2018/09/20
  • albistea//TURISMOA

    «Hernaniarrak harritu egiten dira; zure herria turista bazina bezela ikustea oso positiboa da»

  • Bisita gehiago ari da egiten Oihana Albisu Iparragirre aurten, Hernaniko erdigunean zehar. Bereziki nabarmendu ditu hernaniarrek beren kanpoko senideekin egiten ari direnak asko igo direla. Bisitei dagokionez, Estatukoak dira gehienak, Kataluniakoak bereziki; atzerritarren artean, frantsesak nabarmendu dira, beste urte batez.

  • HERNANI
    2018/08/21 00:00 Asteartea
  • Bigarren urtea du Oihana Al­bisu Iparragirrek Hernaniko Turismo Txabolako arduradun gisa. Aurten, «uztaila oso ona» izan dela onartu du, eta abuz­tuan, aldiz, jaitsiera nabaritu dela. 

    Atzerritar gutxiago; Estatukoak, berdintsu
    Nahiz eta bi aste geratzen diren iraila hasi, eta udarako denboraldiari bukaera ema­teko, hainbat datu aurreratu ditu Albisuk: «2017arekin kon­pa­ratuz, atzerritar gutxiago izan da; Estatukoak, aldiz, ber­dintsuak izan dira». 

    Uztailean, denera, 194 per­tsonek egin dute kontsulta Her­naniko Turismo Bulegoan.  Abuztuko datuak oraindik ez daude, hilabetea bukatu ez delako. Orain artekoa kontuan hartuta, %53a Estatuko he­rrita­rrak izan dira; %27a, hernaniarrak; %13a, atzerri­tarrak; %5a, gipuzkoarrak; %2a, bizkaitarrak; eta %1a, nafarrak. 

    Bitxikeria gisa, Tu­rismo arduradunak adierazi du ara­barrik ez dela izan, baina oraindik agertu daitekeela baten bat. 

    Hernaniar kopurua, haundiagoa
    Aldiz, Albisu gehien poztu duena da bisitak egiten di­tuzten hernaniar kopurua haunditu egin dela: «Herna­niko jendea animatu da bere kanpoko senideekin batera bisitak egitera. Hasiera batean laguntzera etortzen direla diote, baina harritu egiten dira. Zure herria turista ba­zina bezala ikustea oso po­sitiboa da. Niri bereziki polita iruditzen zait». 

    Perfil horietaz gain, nabar­mentzen dira: Estatutik, biko­te gazteak eta familiak, bere­ziki Kataluniatik; eta atzerri­tik, bikote helduak, batez ere frantsesak eta ingeles batzuk ere bai.
    Eta bertaratzearen arrazoia izaten da, Albisuk azaldu be­zala, herritik pasatzen ari di­re­la, edo bertan lo egiten du­tela. Orokorrean dio: «azken finean, kostatik ateratzen den jendea da, beste turismo mota bat bilatzen duena, kultura­lagoa». Horiek, hain zuzen, eguraldiari ez diote gehiegi begiratzen; dena den, txarra egiten denean nabaritu egiten dela dio Oihana Albisuk.

    «Azken finean, kostatik ateratzen den jendea da, beste turismo mota bat bilatzen duena, kultura­lagoa».

    «Donostiako bulegoan informazioa dagoela nabaritu da»
    Aurten ere beste aldaketa bat izan dela nabarmendu du Turismo Bulegoko langileak: «Donostiako Bulebarreko bule­goan informazioa badagoela nabaritu da; jendeak badaki nora datorren», dio San Se­bastian Region markaren lan­dutako informazioari buruz.

    Aldaketa txikiak, bisitetan
    Hauek eta besteak asetzeko, hain zuzen, aldaketa txikiak sartu dituzte, aurten, bisita gidatuetan: «edukia berritzen saiatu gara, nahiz eta bisita erdigunetik izan, leku beretik. Aldaketak gehien bat izan dira historiari dagokionean, bitxi­ke­riak sartu dira...», azaldu du. 

    Horregatik, gogorarazi nahi die hernaniarrei eta baita ber­taratzen direnei, orain­dik bi aste geratzen direla bisita gidatua egin nahi duena­rentzat: «uztaila, abuz­tuan eta txotx denboraldian dohainik izaten da», gogo­rarazi du. 

    Hortaz, herria turista ba­zina bezala ikusi nahi baduzu, idatzi edo deitu: turismoa­@­hernani.eus helbidera edo 943 33 70 28 telefonora. 

     

    Kardaberazen txoko ezezagunenak gogoan, bisita gidatuan

    Hernanin jaio zen Agustin Kardaberaz Elgorriaga 1703an; egun Andre Kale 58 zenbakia dagoen lekuan, lehen Kardaberaz kalea zena. Garrantzia haundiko herria izan zen bere bizitzan Hernani, eta bertako txokoekin zeukan lotura azaltzeko, bisita gidatua egin zuten duela astebete Agustin Kardaberaz 3. milurtean proiektuaren baitan. Kale Nagusiko gurasoen etxea, Agustindarren eliza, Leoka labaderoa... bisitatu zituzten. Hamartik gora herritar bildu ziren, Joxe Mariren azalpenak en­tzuteko gogoz. Gainera, Hernani bisitatzeaz gain, Donostian eta Azpeitian ere egin dituzte bisitak.

  • BIDEOAK
  • ARGAZKIAK

Iragarki merkeak

  • Zinkoenean 16 m-ko garaje itxia salgai

    Telefonoa: 607349163


  • Esperientziadun andreak lan egingo luke adinekoak zaindu edota lagun egiten. Ordutegia: goiz eta arratsaldez. Telefonoa: 654 122 548

    Telefonoa: 654 122 54


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • Okindegi/kafetegi bat traspasatzen da Hernanin

    Telefonoa: 658737096