2018/08/21
  • albistea//DONOSTIAKO ASTE NAGUSIA

    Txistua eta flamenkoa, Hernanitik Aste Nagusira

  • Txistulariak 20:30etan ariko dira alardean, eta Sonakay talde flamenkoa, 23:30etan. Autobusak gau osoan ibiliko dira.

  • HERNANI
    2018/08/11 00:00 Larunbata
  • Astebetez luzatuko da gaur hasiko den Donostiako Aste Nagusia. Arratsaldeko 19:00e­tan botako da, hain zuzen, festari hasiera emango dion kanoikada, baina lehenago ere hainbat ekitaldi izango dira, eta ez da hernaniarrik faltako, ez festaz gozatzen, eta ezta festa jartzen ere.

    Hainbat musikari, hernaniarrak
    Ez da  gauza berria; Hernaniko hainbat musikari Donostiako Aste Nagusian ariko dira, jo­tzen, aurten ere.

    Batetik, 41garren Txistulari Alardean izango dira Hernani eta inguruetako hainbat txistulari. Urtero bezala, Konstituzio Plazan joko dute, iluntzeko 20:30etan.
    Horren aurretik ere izango da musika jarriko duenik: Erraldoi eta Buruhaundiak ibiliko dira Donostiako erdialdean eta Parte Zaharrean, arra­tsaldeko 18:00etatik aurrera, eta bai gaur, eta baita datozen egunetan ere, Hernaniko txistulari eta dultzaineroak izango dituzte lagun, besteak beste.

    Bestelako musika egiten duenik ere izango da, hala ere, gaurkoan. Sonakay talde flamenkoak Boulevardeko kioskoan emango du kontzertua gaur gaueko 23:30etatik aurrera, eta bertako partaide da Jose Luis Jimenez Beltza; bajoa jotzen du Tele5 telebistako kateko Got Talent saioan ezagun egin zen taldean.

    Autobusak, gauero
    Ekitaldi guztiekin gozatu ahal izateko, aurten ere zerbitzu berezia emango dute Gara­yarreko autobusek, Aste Na­gusiko gau guztietan.

    G1 linea 15 minuturo hartu ahal izango da Donostian, 22:15etatik 02:30ak arte, eta Urnietaraino joango da. Do­nos­tiara joateko, berriz, 02:00etan aterako da azken autobusa. Gero, 06:30ak arte, ordu erdiro izango da autobusa; azken irteera, Donostiatik. 

    GAURKO EGITARAUA

    Egun osoan zehar, Euskal Herriko nekazal produktuen VII. azoka berezia, Loiola kalean; Zurriola Street Food, Kursaaleko terrazan; Euskalgintza azoka, Vinuesa plazan; eta Euskal Herriko Landa produktuen dastaketa eta salmenta, Okendo plazan.
    10:00-20:00, Donostiako Aste Nagusiko Hondartza-Errugbi txapelketa. Zurriolako hondartzan.
    10:00-20:00, Hondartza-Boleibol herri txapelketa, Zurriolako hondartzan.
    13:00, Bela estropaden zeharkaldia badian, Paseo Berrian eta Zurriolan, moila berritik aterata.
    17:30, Ihi bihotzez izarrak egiteko tailerra, Kursaaleko Urumea terrazan.
    18:00, Erraldoiak eta buruhandiak, Erdialdean eta Parte Zaharrean.
    18:00, Zezenak, Ilunben.
    18:15, Goazen Kanoikadara! Irteera Trinitate plazatik.
    19:00, Festa hasierako Kanoikada. Alderdi Ederren.
    19:00, Los Bebes de la Bulla, erdialdeko kaleetan.
    19:00, Rockalean elektrotxaranga, Boulevardeko kioskoan.
    19:00, Taupada batukada, Parte Zaharrean.
    19:00, Musika Hamabostaldia: G. Rossiniren La italaiana en Argel, Kursaaleko Auditorioan.
    19:30, Igeldoko Harria. Harrijasotzaileak Trinitate plazan.
    20:00, Noa Volldamn & The Hell Drinkers, blues,. Kursaaleko terrazetan.
    20:00, UD-HA: Kutxa kultur Gauak, Tabakaleran.
    20:30, XLI. Txistulari Alardea. Konstituzio plazan.
    22:45, Su artifizialen Nazioarteko 55. Lehiaketa, Kontxako Badian. Esteban Martin piroteknia (Granada).
    23:30, Zezensuzkoen entzierroa, Miramar kaletik abiatuta.
    23:30-03:30, Kursaal Gune Zabala. DJ Gaua Kursaaleko terrazetan.
              23:30>, Aste Nagusiko DJ Gazteen III. Erakustaldia: Biggo.
              00:30>, Markelin.
    23:30, Carisma orkestra, dantzaldia Easo Plazan.
    23:30, Sonakay, flamenkoa Boulevardeko kioskoan.
    23:45, Amaia Montero, pop musika Saguesen.

    Piraten egitaraua

    17:30, Kalejira, Alde Zaharretik.
    19:15, Ezkila eta Mattiri ongietorria, Kaian.
    19:30, Txupinazoa, La Flamenkan.
    20:30, Righteous Way Sound System ft. Kusasi Sound, Flamenkan.
    21:00, Afari musikatuak, Trinian.
    23:05, Kontzertua: Mikel Karton, Trinian.
    23:30, Kontzertua: Fan&Go, Flamekan.

Iragarki merkeak

  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • Funtzionamenduan dagoen okindegi/kafetegi bat traspasatzen da Hernanin.

    Telefonoa: 658737096


  • Funtzionamenduan dagoen arrandegia saltzen edo alokatzen da, jubilazioagatik.

    Telefonoa: 943552831