2018/10/20
  • Elorrabiko Zubi berriaren planoa.
    Elorrabiko Zubi berriaren planoa.
  • albistea//UDALA - ELORRABIKO ZUBIA

    Elorrabiko zubia errealitate, zazpi urteren ondoren

  • Aurten hasiko dira zubia eraikitzeko obrak; lau hilabetez luzatuko direla aurreikusi dute: «gutxienez, oinezko bat eta bizikleta bat lasaitasunez elkarrekin pasatzeko modukoa» izango dela azaldu dute Luis Intxauspe alkateak eta udal arkitektoak.

  • HERNANI
    2018/08/10 00:00 Ostirala
  • Zazpi urte beteko dira aurten 2011ko azaroaren 6an Elorra­biko Zubia ibaiak eraman zue­netik. Ordutik, berri bat eraiki­tzeko lanean ari dela onartu du Luis Intxauspe alkateak, eta aurten errealitate bihur­tu­ko dela dirudi: «obrak aurten hasteko lanean ari gara».

    2011tik, lanean
    Intxauspe alkateak eta udal ar­kitekoak emandako azal­pe­nen arabera, buelta asko eman dituen pro­iektua izan da Elo­rrabiko zu­bia­rena: «uhol­deen kalteak neurtzerakoan, onda­re publikoen kalteen inbenta­rio­an sartu genuen zubia. 150.000 euroko aurre­kon­tua egin genu­en, eta horietatik, 75.000 euro eman zizkigun Gipuzkoako Foru Al­dun­diak zubia egiteko, Uhol­de­engatik Kaltetutako he­rriei diru-laguntzen baitan», dio Alkateak.

    Baina segituan topatu ziren aurreneko oztopoekin: «tra­mita­zioekin hasi ginenean, URAk eta Kantauriko Ur Kon­federakuntzak (Confederación Hidrográfica del Cantábrico), baimenak ematen dituzten era­kundeek, esan ziguten ezi­nez­koa zela aurrekoa beza­lako zubi kolgante bat egitea. Zubi berri batek beste altura bat, eta beste kota batzuk beharko lituzkeela; eta kolgantea ezin zuela izan, hormigoizko plata­forma bat izan behar zuela».

    Aldundiaren laguntza, proiektua idazteko
    Hori atzera bota ondoren, Gi­puzkoako Foru Aldun­dia­rekin egin zuen Udalak hitzar­mena, proiektua haiek idatzi zezaten: «hala, aurreneko pro­iektu bat egin zuten, baina nahiz eta URA­ken aurreneko aldeko txos­­ten bat izan, Kon­fede­ra­zioak atzera bota zuen», udal arkitektoaren esanetan.

    Horri gehitu behar zaio: «baimen horiek lortzeko tra­mitazioak oso luzeak dira; hilabeteak pasa zituzten ezez­ko hori emateko».

    Kokapenarekin, bueltaka
    Orduan, kokalekua ere ber­pen­tsatu behar izan zuten Foru Aldundiarekin batera: «ezezkoa ematen zuen txoste­nean, Konfederazioak zioen agian beste kokapen batzuk planteatu zitezkeela, beren ustetan hidrologiaren aldetik egokiagoak izan litezkeenak». 

    Hain zuzen, Intxauspek dioenez, «bizpahiru proposa­men egin zituen, betiere ingu­ru horretan, metro batzuk go­ra­go/beherago». Gainera, udal arkitektoaren esanetan: «hori­e­tako batzuk gehiegi urrun­tzen ziren, eta horrek suposa­tzen zuen aldapa asko igotzea. Gainera, ibairako sarbideak ere mugatzen zituen».

    Uholde arriskuak ere bal­din­tzatu du proiektua. Bi arazo zeuden: zubiaren kota edo altuera, eta ibai ertzak. Bereziki, bigarrenak: «aurre­neko proiektuan, lurra zegoen ibai ertzean, baina ura hazita datorrenean, oztopo bilakatu zitekeen. Zutabeak jartzea era­baki da, eta beraz, ura arazorik gabe pasa ahal izango da».

    Oinarrizko proiektua, 2017 hasieran
    Hori ikusita, kokaleku berean egitea erabaki zen: «aztertu zen, eta ikusi zen mugikor­tasunaren ikuspegitik egokie­na zela».

    Behin erabakia hartuta, oina­rrizko proiektua idatzi zu­en Foru Aldundiak 2017 hasi­e­ran: «horrekin baimenak lor­tu genituen, eta proiektua garatu zen. Gaur egunean mahai gaine­an daukagu exekuzio-pro­iektua. Esleitzea falta da, eta lanen programa osatzea».

    Luis Intxauspe, alkatea: «guretzat mugikortasunaren ikuspuntutik garrantzitsua da zubi hau»

    Egutegia animalien ugalke­ta zikloari ezartzen dioten babesak mugatuko du, bere­ziki; urteko garai ba­tzuetan ezin delako lanik egin. Gaine­ra, Udal Go­ber­nuak txotx den­boraldirako prest ego­tea nahiko luke, jende asko dabilen garaia baita.

    «Erabat irisgarria»
    Zubi berriari dagokionez, az­keneko proiektuak halaxe des­kribatzen du: «aurreko pasa­bidea zegoen tokian pasabide meta­liko bat egingo da. [...] Sen­dotasun haundiagoko egi­tura metalikoa izango du, eroso­tasun betebeharrak na­bar­­men hobetzen dituena ge­ziei eta bibrazioei dago­kio­nez». Gainera, «arku itxu­rako beheko kordoiarekin di­sei­natu da, bukaera arina­goa eman nahian».

    Dimentsioak ere, desber­dinak izango dira aurrekoa­re­kin alderatuz: «barruko za­ba­lera librea 1,50 metrotik 3,00 metrora pasa da». Hortaz, udal arkitektoak dio «gu­txienez, oinez­ko bat eta bizikleta bat la­saitasunez elkarrekin pasa­tzeko modukoa» izango dela.

    Bestalde, proiektuan azal­tzen den moduan, «estriboen kota igo egin denez, bidezubi bat beharrezkoa izango da, bai ezkerraldeko ertzean, baita eskuinekoan ere, sarbideak gauzatzeko %6ko malda ba­tzuen bidez». Hori da, hain zuzen, araudiak dioena, eta zubia «erabat irisgarria» egin­go duena.

    Mugikortasuna, helburu
    Luis Intxauspe alkateak na­barmendu du oinezkoak eta bizikletak uztartzea izan dela asmoa: «guretzat  mu­gikor­ta­sunaren ikus­pegi­tik garran­tzitsua da zubi hau; lehen, oinezkoen ibilbideen sarean zirkuitu garrantzitsu bat zela­ko, baina  baita ere bidego­rrien ibilbide­an jasota zegoe­lako». «Sagardotegi gara­ian ere, Osiñagako bidea des­kon­gestionatzeko garran­tzi­tsua izango da», onartu du.  Gaine­ra, industrialdea lotzen duen bidegorria ere izango dela dio.

    Era berean, Arraun Elkar­teko kideak gogoan ditu: «bere jardueran eragina izan du, eta bada eragile bat obra honen jarraipena egin duena». 

  • ARGAZKIAK

Iragarki merkeak

  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • Emakume arduratsuak helduak zaintzen edota garbitasunean lan egingo luke (etxeak, ofizinak...)

    Telefonoa: 654122548