2018/12/18
  • albistea//AMABIRJIN JAIAK

    Fiestak iragartzeko zitak gaurtik, labaderoan

  • Erakusketa jarriko dute programa zaharrekin arratsaldean, eta ondoren, INUN taldearen kontzertu akustikoa izanen da, gaueko 22:00etan hasita.

  • HERNANI GOIZUETA
    2018/08/10 00:00 Ostirala
  • Tabernak prestaketa lanetan; zezenetako hesiak plazan... ia dena prest daukate Goizuetan Amabirjin Jaiei hasiera emateko. Asteartean izanen da txupinazoa, baina horren aurretik ere, gaurtik, fiesta giroa nabaritzen hasiko da. 

    Aurreneko zitak, labaderoan
    Asteburua arintzeko asmoz, Festaurre kulturala izenburupean hainbat ekintza antolatu di­tu Udalak gaur eta biharko. 

    Alde batetik, bi egunetarako zerbait izanen da; fiestetako programa zaharrekin erakusketa paratu dute, eta gaur eta bihar izanen da ikusgai, arratsaldeko 18:30etatik 20:30etara.
    Eta bestetik, bi jarduera. Gaurkoa helduentzat izanen da, eta biharkoa, aldiz, haurrentzat. Herriko helduenek INUNen kontzertu akustikoarekin gozatu ahal izanen dute gaur, gaueko 22:00etatik aurrera. Bihar izanen da haurren txanda; Maider Garin Bakeroren eskutik, Paperezko gizon-emakumeak ipuin kontaketa izanen dute, arratsaldeko 19:00etan.
    Jarduera guztiak Goizue­ta­ko labaderoan izanen dira. 

    Ipuin kontaketa izanen da bihar, haurrentzat, arratsaldeko 19:00etan, labaderoan.

    Txartelak, salgai
    Bitartean, prestaketa lanekin jarraituko dute askok. Besteak beste, hainbat bazkari izanen dira fiestetan zehar, eta horietarako txartelak salgai daude dagoeneko. 
    Etzi, igandez, izanen da aurrenekoa Umeena; eta bertaratzeko txartelak Estankoan eta Harategian daude salgai, 5 euroan.

    Hurrengoa, Gazteen Egu­ne­koa izanen da; txupinazoaren egun berean izanen da, asteartean. Txartelak Amaia kafetegian erosi daitezke, bi preziotan: langileentzat 18 euroan, eta langabetuentzat 15 euroan.

    Amaian bertan izanen dira salgai abuztuaren 18ko Peña­ren bazkarikoak, baita Estan­koan ere. Ostegunera arte izanen dira salgai, 30 euroren truke.

    Kamixetak hartzeko aukera
    Horrez gain, Gazte Egu­neko kamixetak jasotzeko zita ere, gaurko jarri dute. 18:00etatik 19:00etara izanen dira Plazan. Orduan hartu ezin duenak, asteartean ere egin dezake; 10:30etatik 11:30etara. 

Iragarki merkeak

  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • LOGIKALINE enpresak BOST TELEOPERADORA LANPOSTU bete behar ditu. Lana Hernanin egiteko da. Kontratua: 6 hilabete, hasteko. Gaztelera eta frantsesa eskatzen dira. Lanaldi osoa. Bidali c.v. rrhh@logikaline.com edo deitu 943 31 86 06

    Telefonoa: 943318606


  • Zaintzailea behar da, adineko pertsona bat zaintzeko. Deitu, arratsaldez: 634 400 948

    Telefonoa: 634400948