2018/10/20
  • Lorategietako belarrak oso altu eta osinez beteta daudela dio OHk.
    Lorategietako belarrak oso altu eta osinez beteta daudela dio OHk.
  • albistea//ORAIN HERNANI PRENTSA OHARRA

    «Gobernu taldeari eskatzen diogu garbiketan eta zainketan inbertitzea»

  • Orain Hernani alderdiak dio Hernani zikina eta arduragabe dagoela. «Lorategiak, paretak, paperontziak... garbitzeko inbertsioa egin behar da».

  • HERNANI
    2018/07/13 00:00 Ostirala
  • «Hay una desidia tal por parte de la autoridad local en el cum­plimiento de su deber, que todo forastero que viene a visitarnos se hace esta pregunta: Pero en este pueblo tan bonito por sí, ¿no hay autoridades que miren por la higiene? Honako hau 1920an La Voz egunkarian argitaratutako Her­na­niko kronika baten laburpena da, Hernaniko denda bate­ko erakustokian ikusgai da­go­ena, bere mendeurrena ospa­tuz», dio Orain Hernanik.
    Eta horren harira, azpimarratu du: «ia ehun urte igaro dira, eta diskurtso hau Her­naniko gaur egungo egoerari apli­kagarria da. Hernani beza­lako herri polit bat zikin eta arduragabe dago; bere lorategi publikoetako belarrak oso altu eta osinez beteta; beharrezkoak diren paperon­tzirik gabe, eta daudenak zikinak eta kasu batzuetan, zizarez beteak; txakurren kakaz betetako poltsak botatzeko lekurik gabe; Kaxko­ko leku historikoetako paretak kartelez eta pegatinaz beteak, udalerriko ordenantza hautsiz; udaletxe bat askotan sektore publiko jakin baten pankartaz estalita dagoena…». 
    2017ko apirilaren Plenoan, Ogasuneko Zinegotziak 2016ko kontuen itxiera egin zuen, eta 2,67 milioi euroko remanentea geratzen zen «inbertitzeko, bes­te gauza askoren artean, loratokien gar­biketa eta zainketan, ma­ki­­nariaren departa­men­­tuko zerbitzuko ibilgailu­en berri­tzean, eta udalerriko eraikinetan», dio OHk.
    2017ko aurrekontuetan, leku adierazgarrien seinalizaziorako partida bat onartu zen, «bisitariek, edota herriko bizkanleek, gure herriko historia antzeman zezaten. Hau Orain Hernaniren ekimena izan zen, Gobernu Taldeak aurrekontu­e­tan sartzea erabaki zuena, urte horretako aurrekontuetan ba­iezko bozka lor­tzeko.  Inber­tsio hori oraindik burutu gabe dago», adierazi du.
    Eta gaineratu du, orain dela hilabete batzuk, Gobernu Taldeak prentsaren bitartez jakinera eman zu­ela, «4 milioi euroko superabita dagoela, in­bertitu gabe daudenak». Ho­rren aurrean, galdera luzatu dio Orain Hernanik: «zerta­ra ari dira itxaroten inbertsio horiek gauzatzeko? Hautes­kun­deak hastera?».

    «Glifosfatoarekin bueltaka»
    Bestalde, Orain Hernani udal taldeak, «osasungarritasunari buruz hitz egiten ari garenez», Gobernu Taldeari gogorazi nahi izan dio «2016ko uztaileko Plenoan, Orain Hernaniren mozio bat onartu zela, espazio publikoetan, errepide edota udalerriko ingurunean herbizida kimikoak erabiltzea de­be­katzen zuena. Erabakia lan­gileei eta produktu kimiko ho­riekin erlazioa zuten kontratatutako enpresei jakinaraziko zitzaien, zigor eta penalizazio­e­kin. Baina glifosfatoa era­bil­tzen jarraitzen da. Her­bi­­zida hori, minbizia eragiten dutenen artean katalogatu du Osa­sunaren Mun­du Erakun­deak».
    «Oraingoz, nota hau La Voz egunkariko berriemaileak 1920 urtean ida­tzi zuen bezala itxiko dugu: Ve­remos si con este toque de aten­ción salen del sueño le­tárgico en que se hallan sumidos estos pacientes y se en­mi­endan, aunque creemos que, de­cirles como no decirles, para ellos será igual. ¿Tendrá que despertarles el pueblo?».

Iragarki merkeak

  • Emakume arduratsuak helduak zaintzen edota garbitasunean lan egingo luke (etxeak, ofizinak...)

    Telefonoa: 654122548


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894