2019/02/21
  • albistea//FORU ALDUNDIA GIZARTE ZERBITZUAK

    Zaintzaileei jarraipena egitea eta laguntzea adostu da udalekin

  • Aurreikusi dute jarraipen hori 2019an hastea, familia inguruneko zaintzetarako prestazio ekonomikoa jasotzen duten pertsonei zuzendua.

  • HERNANI
    2018/07/12 00:00 Osteguna
  • Gizarte Zerbitzuen Erakunde arteko Mahaiak astelehenean egin zuen bileran, Gipuz­koako Foru Aldundiak eta Gipuz­koako udalek, Eudel ordez­kari dutela, adostu zu­ten Foru Aldundiak eta udalek mendekotasun prestazioak jasotzen dituzten pertsonen zaintzaileen jarraipena egingo dutela eta behar duten la­gun­tza emango dietela; guztira, 10.353 pertsona daude lurralde guztian egoera ho­rretan. 

    Jarraipenak familia inguruneko zaintzetarako prestazio ekonomikoa jasotzen duten pertsonak hartuko ditu, nahiz eta laguntza pertsonalerako prestazio ekonomikoa jaso­tzen duten pertsonak ere sar daitezkeen salbuespen gisa udalerri txikietan. Kostua urteko 632.272 euro izango da, teknikarien eta administrarien urteko lan orduak, eta lanaldi osoan ari diren per­tsonen kostuak barne direla.

    Nolanahi ere, Maite Peña Gizarte Politikako diputatuak ohartarazi du aurreikusi du­te­la adostutako eredua 2019an abiaraztea, baina oraindik falta dela udalekin «xehetasun eta irizpideak lantzea». 

Iragarki merkeak

  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • Tailer mekanikoa salgai Hernanin. Lizentziak indarrean ditu eta makineria guztia prest. Bezero kartera haundia eta errentagarritasun frogagarria.

    Telefonoa: 656709251


  • Hernani inguruan, bakarrik bizitzeko alokairu bila nabil. Malgutasuna dut: oinarrizko baldintzak, herritik kanpo, txikia etabar.

    Telefonoa: 655715943


  • Ostalaritzan esperientziadun pertsonak taberna edo jatetxea alokatuko luke, Hernanin edo inguruan.

    Telefonoa: 688630241