2018/07/17
  • Alkate, Udaleko zinegotzi eta teknikariak aurkezpenean.
    Alkate, Udaleko zinegotzi eta teknikariak aurkezpenean.
  • albistea//UDALA ‘UDAPARKEAN’

    Udaparkean, udaran «finkatuta»

  • ‘Udaparkean 2018’ antolatu dute, datorren ostegunetik larunbatera; eta bertan, arte disziplina desberdinak eta adin guztientzako ekintzak egongo dira ikusgai edota parte hartzeko.

  • HERNANI
    2018/07/12 00:00 Osteguna
  • Arte diziplina ezberdinak uz­tartuz eta adin guztietarako, eskaintza anitza eta zabala prestatu du Udalak, Ave Maria parkean, datorren asterako.

    Udaparkean egitasmoaren hirugarren edizioa aur­keztu zuten atzo, datorren ostegunetik larunbatera, Ave Maria parkea gozamenerako toki bilakatu nahi duena, «adin guztietako jendearentzako», azpi­ma­rratu zuen Luis In­txa­uspe alkateak. «Finka­tutako eki­taldia» dela nabarmendu zuen alkateak. Eskerrak eman nahi izan zizkien, programa aurrera ateratzea posible egin duten guztiei, eta «bide interesgarria» za­balik dagoela gogoratu zuen.

    Diziplina eta adin ­desberdinak uztartzen ­dituen ekitaldia
    Adin guztietarako antolatu dira ekintzak, eta ostegunean hasiko dira, arra­tsaldeko 18:30­etan, Ttapa Ttapa  ibilaldi­arekin. Adi­n­e­­koei zuzen­duta da­go, eta Atsegindegitik abiatu eta Ave Maria parkean amaituko dute paseoa. Hala ere, aur­ten bada berrikuntza na­bar­­men bat ibilaldian. Euskarabenturako gazteekin batera egingo dute ibilbidea, eta beraiekin batera, Broken Bro­thers Brass Band taldekoak joan­go dira, paseo musikala eginez.

    Ostegunean bertan, behin ibilaldia amaituta, kale antzerkia eskainiko da 20:00etan. Denontzat Ganso&Babo Royal Bizkaiko Clown taldea da ,eta hitzik gabeko ikuskizuna es­kai­niko du Ave Marian. Musika ere gehitzen dio ikuskizunari. 
    Eta eguna amaitzeko, ondoren, 22:00etan, Koban taldearen kontzertua izango da. Do­nos­tian sortu zen taldea, eta zazpi musikari gaztez osatua dago; bost neska eta bi mutil. Es­tilo desberdinak nahasten dituzte, donostiarrek.

    Dantza, zinea eta kale ­antzerki parte hartzailea, ostiralean
    Ostiralean, Xip-Xap Trans­hu­mancia kale antzerki ibiltaria hasiko da 19:00etan. Parte har­tzailea da eta familia guz­tia­rentzat dago moldatua.  Llei­da­tik datoz, eta parkean zehar ibilbidea egingo dute txon­txon­gilozko animaliekin. 
    20:00­­­­etan, berriz, Kukai & Brodas Bros Topa dantza ikuskizuna antolatu da. Parkera egokitua dago.   Eta azkenik, 22:00etan, Pa­dding­ton 2 pelikula jarriko du­te.

    Eta azkeneko egunean, la­runbatean, beste bi saio egongo dira. La Trócola Circ, Emportats zirkoa 20:00etan hasiko da. Oso koordinatua da eta zehatza. Eta amaitzeko, gaueko 22:00­etan hasita, Ima­nol Jazz taldearen kon­tzer­tuan, Ima­no­len errepertorioa  eskainiko dute Aina­ra Ortega hernaniarrak, eta Iñaki Salvador, Karlos Gimenez eta Petti musikariek.

    Udaleko sail ezberdinen arteko elkarlana
    Malores Etxeberria euskera teknikariak, bere aldetik, azaldu zuen «Udaleko sail ezberdinen arteko elkarlanaren emai­tza» izan dela egitasmoa: kultura, parekidetasuna, zerbitzu sozialak, gazteria, turismoa, euskera, hezkuntza... Tekni­kari eta zinegotzi desberdinak egon ziren aurkezpenean. «Hel­­bu­rua da, udaran Her­naniko aisialdi eskaintza za­baltzea, haur, gazte eta helduentzat; eta gainera, naturarekin uztartuz, Ave Maria parkea bezalako paraje batean».

    Hiru egunetan zehar, afari-merienda egin daiteke parkean. Lakari kooperatibak, jakiak salduko ditu parkean bertan.

     
    EGITARAUA
     
    UZTAILAK 19, osteguna
    18:30etan, Ttapa-Ttapa ibilaldia Atsegindegitik Ave Maria parkera, Euskalbaenturakoekin eta Broken Brothers Band musika taldearekin.
    20:00etan, Ganso&Cia. Babo Royal Kale Antzerkia.
    22:00etan, Kontzertua: Koban taldea.
     
    UZTAILAK 20, ostirala
    19:00etan, Xip-Xap. Trashumancia Kale Antzerkia familiarentzat.
    20:00etan, Kukai & Brodas Bros Topa Dantza. Denontzat.
    22:00etan, Zinea: Paddington 2. 103 minutu. Guztientzat. 
     
    UZTAILAK 21, larunbata
    20:00etan, Zirkoa: La Tócola Circ. Emportats. Guztientzat.
    22:00etan, Kontzertua: Imanol Jazz. Ainara Ortega, Iñaki Salvador, Karlos Gimenez eta Petti. Guztientzat.

Iragarki merkeak

  • Hernaniko bikote bat gara bi umeekin eta Hernanin alokairu bila gabiltza.

    Telefonoa: 639257218


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894