2018/11/15
  • albistea//ELIZA

    Jose Maria Setien, Donostiako gotzain emeritu hernaniarra hil da

  • 90 urte zituela, iktus bat jasan ostean, hil da. Hileta gaur asteazkenean egingo dute Artzai Onaren katedralean eguerdiko 12:00etan.

  • HERNANI
    2018/07/11 00:00 Asteazkena
  • JOSE  Maria Setien Donostiako gotzain emeritu hernaniarra hil da Donostiako Hospi­ta­le­an, igandean iktusa izan ostean. Setienek igande goizean izan zuen iktusa, eta berehala eraman zuten Donostia Ospi­ta­lera. Bertan hil zen atzo goizean.
    Hernanin jaioa 1928an, Jose Maria Setien Alberro 1979tik 2000. urtera arte izan zen Donostiako gotzain. Juan Maria Uriartek hartu zion lekukoa, eta 2010ean, Jose Ignacio Munilla gaur egungo prelatuak.
    Hileta gaur asteazkenean egingo dute Artzai Onaren katedralean 12:00etan.
    Euskal Herriko gatazkari buruz egin zituen adierazpen politikoengatik ere ezaguna zen. Setienek nabarmendu zuen Elizak ezin ziola Euskal Herriko gatazkari bizkar eman. Haren jarreraren adierazgarri, berak idatzitako liburua: Setien. Un obispo vas­co ante ETA (Setien. Gotzain euskaldun bat ETAren aurrean). ETAren jarduna gaitzetsi zuen, baina harekin «bigun» aritzea leporatu izan zioten zenbait sektore ez-abertzaletatik.

Iragarki merkeak

  • Emakumea lan bila, garbiketan, helduak zaintzen...

    Telefonoa: 609209161


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894