2018/09/21
  • Txikitatik aritu da Maixabel Balerdi, Ugaldetxo tabernan lanean. Joan den irailean itxi zuten.
    Txikitatik aritu da Maixabel Balerdi, Ugaldetxo tabernan lanean. Joan den irailean itxi zuten.
  • albistea//UGALDETXO TABERNA MAIXABEL BALERDI AROZENA

    «Garai batean, kanpin denda jarrita pasatzen zuten udara familia batzuek, Ugaldetxon»

  • Dagoeneko hasi da ibaira joateko garaia, eta orain arte, Ugaldetxo izaten zen, egunpasa jende asko biltzen zen tokietako bat. Ondo ezagutzen du hori Marixabel Balerdik, Ugaldetxo tabernakoak: «oso harreman estua geneukan, ibaira etortzen zirenekin; bereziki, kanpin denda jarrita hilabetea pasatzen zutenekin». Aspaldi debekatu zen akanpatzea; taberna, iaz itxi zuten.  

  • HERNANI
    2018/07/11 00:00 Asteazkena
  • «Toki lasaia eta berdea da Ugal­­detxo, eta dena zeneukan ber­tan, haurrekin joateko: ibaia, itzala, berdegunea... Eta zerbait behar izanez gero, taber­na ere bazeneukan», dio Ma­­rixabel Balerdi Arozenak. Joan den urtean, udara buka­tu­­ta, itxi zuen Ugaldetxo taber­na: «Iñaki jubilatu zen, ondo­ren­gorik ez dator, eta nik ba­ka­­rrik ezin nuen aurrera era­man». Jende asko biltzen zuen toki horietakoa izaten zen Ugaldetxo, ibai denboraldian.

    Bizitza osoa egin zuen Ba­ler­dik, tabernan lanean: «ez dakit noiztik dagoen taberna zaba­lik, baina aiton-amonak behintzat hemen aritu ziren lanean, eta aita eta ama gero. Ni txikitatik ibili naiz; batzuetan, eskolara joan gabe ere bai. Funda­men­tu ederrarekin aritzen ginen hemen!», gogoratzen du.

    «Mugimendu haundia izaten zen lehen: zerbezeriko langileak, ehiztariak...»
    Azkeneko urteotan, «asko mo­telduta» zegoen, baina garai ba­tean, «mugimendu haundia» izaten zen tabernan: «baserri inguruko jendea bertan elkar­tzen zen, karta-jokoan edo; la­netik etxera bueltan zetozenak ere bai... Bilgune bat izaten zen, kontu-kontari aritzeko. Zerbezerakoak ere bai, egunero etortzen ziren; hura itxi zute­nean asko jaitsi zen hemengo mugimendua. Eta ehiztari eta basurdezaleak ere izaten ziren hemen, ehizatutakoa ekarri eta guk prestatzeko, baz­kaltzeko. Lehen asko egiten zen hori; komuniotarako, adi­bi­dez, base­rritarrak ekartzen zuen arku­mea edo. Gaur egun horre­la­korik ez dago, orain oso se­ño­rito jarrita gaude».

    «Santioko ermitaren 50garren urteurrenean, jende asko bildu zen hemen, eta oso egun polita izan zen» 

    Egun bereziak ere gogora­tzen ditu Balerdik, Ugaldetxon: «Santioko ermitaren 50garren urteurrenean, jende asko bildu zen hemen, eta oso egun po­li­ta izan zen. Bazkaria, ber­tso­lariak, musika... Denetik izan zen hemen. Eta horrez gain, San Antonio bigarrenean ere festa haundia izaten zen urte­ro: toka, pelota, bertsolariak...».

    Azkeneko urteotan, mugi­mendu gutxiagorekin, Goizue­ta­tik etorritakoak, bizikletan ze­biltzanak, Hernanitik gertu­ratzen zirenak... izaten ziren Ugaldetxo tabernan, egune­ro­ko­an: «batzuk propio etortzen ziren, Ugaldetxoko salda eta pintxoak jatera. Baziren Do­nos­tiatik etortzen zirenak, haragi egosi pintxoa jatera. Pena har­tu zuten, itxi genuelako», dio.

    «Urtero jende berbera etortzen zen, eta horiekin harreman oso estua genuen»
    Udaran, berriz, ibai ondora etorritakoak izaten ziren ohi­koenak tabernan: «eguraldi onarekin, jendetza biltzen da ibaiaren inguruan, aspalditik. Garai batean, oso harreman po­lita egiten zuten beraien artean, etortzen zirenek. Urte­ro jende berbera izaten zen, eta elkar ezagutzen zuten; oso harreman estua zuten, eta gu­rekiko ere, lotura berezia iza­ten zuten. Oso polita zen, baita ere, Olazar irekita zegoenean, handik ho­na etorri, eta he­men­dik hara joaten zi­rela». 

    Egunpasa joaten da jen­dea orain, ibaira; baina lehen, akan­­pa­tzea ere posible zen Ugalde­txon: «kanpin denda ja­rri eta hilabete osoa pasatzen zuten familia batzuek hemen; baita opo­rre­­tan egon gabe ere! Pi­su­tik be­ha­rrean, hemendik egi­ten zu­ten bizimodua: he­men­­dik lanera joan, eta lane­tik buelta berriro hona».

    «Oso harreman polita egiten zuten beraien artean, urtero ibaira etortzen zirenek; eta gurekiko ere, lotura berezia izaten zuten. Oso polita zen»

    Baina oporretara bakarrik ez, arrantza egitera ere joaten ziren bertara, kanpin dendak hartuta: «Aste Santuan, denda jarri eta hortxe egoten ziren, Fagollagan hasi eta auskalo noraino; hori jendetza! Apa­rrain­soro ere, dendaz beteta egoten zen». Uholdeak izan zirenez geroztik, ordea, debe­ka­tuta dago bertan akanpatzea.

    «Hiritik atera eta berde­gu­nea eta lasaitasuna bilatzen dutenentzat, oso toki aproposa da Ugaldetxo», dio Maixabel Ba­lerdik. Hala ere, errespe­tu­a­ren kontua ere aipatu nahi izan du: «de­netik izaten da, etortzen den jendearen artean. Batzuk oso formalak dira; baina beste batzuek ez dute errespetatzen, eta musika sekulako bolume­nean jartzen dute», dio. 

Iragarki merkeak

  • Esperientziadun andreak lan egingo luke adinekoak zaindu edota lagun egiten. Ordutegia: goiz eta arratsaldez. Telefonoa: 654 122 548

    Telefonoa: 654 122 54


  • Okindegi/kafetegi bat traspasatzen da Hernanin

    Telefonoa: 658737096


  • Zinkoenean 16 m-ko garaje itxia salgai

    Telefonoa: 607349163


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894