2018/10/22
  • Ainhitze Kalonje, Ianire Cortes eta Anne Arbelaitz.
    Ainhitze Kalonje, Ianire Cortes eta Anne Arbelaitz.
  • albistea//AXERI DANTZA

    Ainhitze Kalonje, Ianire Cortes eta Anne Arbelaitz, axeri dantzako partaide berriak

  • Lehenengo aldiz San Joanetan axeri dantzaren egun guztietan soka mistoa izango da eta axeri dantzaren arduradunen ­esanetan «etorkizunean lekuak libre geratzen diren heinean neska gehiago sartzea da asmoa».

  • HERNANI
    2018/06/24 00:00 Igandea
  • Aurtengo axeri dantzak berrikuntza nabarmen bat dakar, lehenengo aldiz egun guztietan mistoa izan­go  da. Orain 22 urte inguru bi egu­ne­tik hiru egune­tara axeri dantza ego­tera pasa ziren. Hiru­ga­rren egun horretan mistoa anto­latzea erabaki zen. Duela urte gutxi San Joane­tako lehendabiziko egunean, Gaz­teen Axeri Dantza sortu zen eta aur­ten betiko axeri dantzan, hau da, ekainaren 25 eta 26koan neskek ere hartuko dute parte, Txantxangorri elkarteak antola­tzen duen ekitaldian. 

    «Udaletxeak proposatu zigun nes­kak sartzea lehenengo bi egunetan, hiru­­garrenean egiten den bezela. Sokak beteta zeuden eta bilera baten ondoren lau mutilek adierazi zuten neskei lekua egin eta beraien lekuak utziko zituz­te­la» argi­tzen dute arduradunek.

    Axeri dantza antolatzeak bere denbora behar izaten du eta gauzak ongi prestatu behar dira dena ongi irteteko. Esperientziadun jendea behar da eta axeri dantza egun guztietan mis­toa izatera nola iritsi den azaltzen dute. «Kroni­kan agertu zen albistea eta interesatuak antolatzaileekin kontak­tuan jarri ziren». Guztira hiru izango  dira lehenengo bi egunetan sokan maxkuriarekin bizkarrak berotzen ariko diren neskak: Anne Arbelaitz, Ainhitze Kalonje eta Ianire Cortes.

    Anne eta Ianirentzat lehenengo esperientzia da axeri dantzako sokan. «Ni Langileko axeri dantzan atera izan naiz inauterietan» dio Ainhitzek. 

    Betidanik axeri dantza zaleak izan dira hirurak eta hori izan da bertan parte hartzeko arrazoi nagusia. Horrela dio Ianirek: «Txikitatik urtero egon izan naiz eta beti izan dut ilusio hori. Jonekin kontaktuan jarri eta animatu nintzen bertan parte hartzera». 

    Ainhitze Kalonjeren kasua desber­di­na izan da. «Berdintasun sailetik etorri zitzaiz­kidan neskek parte hartuko zu­tela esanez eta nahi zuten neska kiro­lariak animatzea. Zalea izan naiz beti eta animatu nintzen».

    Berdintasun sailetik esan bezela kirolaria izatea edo behintzat forman egotea izaten da axeri dantzan parte hartzeko baldintzetako ia bakarra. Arduradunek beste bat ere azaltzen dute. «Sartzen diren berriak gazteak izatea  ere nahi dugu, urteetan taldeko partai­de eta esperientzia hartzen joateko. Honekin lortu nahi da jarraipen bat, bloke bat osatu eta denen artean koordinatuak egotea». 

    Anne ere sokako kideekin jarri zen kontaktuan bertan parte hartzeko asmo­­arekin. «Hernaniarra izanik, axeri dantza berezia da niretzat, eta aurten ateratzeko aukera izateak ilusio berezia egiten dit». Ekainaren 25ean Ainhitze eta Ianire irtengo dira sokan eta 26an seguruenik hirurak, nahiz eta oraindik ez dagoen guztiz erabakita. 

    Orain arte axeri dantzako antola­kun­tzan eta sokan dabiltzanek ongi hartu dute neskak sartzearen pausoa. Gehi­ago aurreratzen dute. »Aurrera be­­gi­ra asmoa da tokia sortzen den hei­ne­an nes­ka gehiago sartzea. Mo­men­­tuz bi toki geratu dira eta ho­rregatik sartuko dira oraingoz bi edo hiru».

    «Prozesu naturala izango da» diote antolakuntzatik. «Oso lasai gaude, gure kezka bakarra izaten da jendea forma fisiko onean egotea eta badakigu hiru aukeratuak kirolariak direla. Oso lasai gaude. Jendea segituan ohitzen da eta bosgarren minuturako blokean sartuta egongo dira». 

Iragarki merkeak

  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894