2018/06/20
  • albistea//LITERATURA IÑAKI SAINZ DE MURIETA

    Kanideren beste abentura bat, kalean

  • ‘Kanideren abenturak’ bildumaren laugarren alea argitaratu du Iñaki Sainz de Murietak: ‘La tribu crece’. Donostian aurkeztuko du, etzi.

  • HERNANI
    2018/06/13 00:00 Asteazkena
  • Ale berri bat gehitu dio Iñaki Sainz de Murieta idazle hernaniarrak, lau­garrena, Kani­de­­ren abenturak bildumari: La tribu crece. Dagoeneko kalean da, eta Verbum argitaletxearen web orrian, Elkarren eta La Casa del Libron dago eskuragarri. Orain­goan, bere amaren fa­mi­­liarekin elkartuko da Kanide, eta aiton-amo­nak ezagutuko ditu. Gaine­ra, emakume me­diku botere­tsu batek erakarriko du bere arreta, eta haren ikasle bilakatuko da.

    Haur eta gazteentzako ipuin bilduma da, eta autorearen hel­burua da, «aurrehistoria mo­du erraz eta atsegin batean azal­tzea, Kanideren bitartez».

    Aurkezpena etzi, Donostian
    Bilduma osoaren aurkezpena egingo du Sainz de Murietak, ostiralean, 19:00etan Do­nos­tia­ko FNACen. Eta hilaren 30ean, Errenteriako Noski! dendan. 

Puri-Purian

Iragarki merkeak

  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894