2018/08/21
  • Bigarren postua lortu zuten nesketan, hernaniarrek.
    Bigarren postua lortu zuten nesketan, hernaniarrek.
  • albistea//IPAR MARTXA ESPAINIAKO TXAPELKETA

    7 hernaniar podiumean, taldekakoan

  • Nesketan bigarren eta mutiletan hirugarren izan ziren Valladoliden, Club Vasco de Camping taldearekin, Espainiako Taldekako Txapelketa.

  • HERNANI
    2018/06/13 00:00 Asteazkena
  • Joan den igandean jokatu zen, Valladoliden, ipar martxako Espainiako Taldekako Txapel­keta; eta bertan izan ziren her­naniarrak ere. Guztira, zazpi herritar aritu ziren, Donostia­ko Club Vasco de Camping taldearekin, nesketan zein mutiletan; eta guztiek lortu zuten, podiumera igotzea!


    18 talderen artean, bigarren sailkatu ziren nesketan, Espainiako txapeldunorde; eta hirugarren mutiletan.

    Proba bikaina egin zuten hernaniarrek, lokaztuta eta euripean osatu zuten ibilbide gogorrean. Adina ere ez zuten izan oztopo: bi taldeen batazbesteko adinak ziren, txapelketa guztiko altuenak.
    Orain, Gipuzkoako Txapel­ketara begira daude. Aurre­ne­koz jokatuko da, uztailaren 7an, Donostiako Miramongo basoan. Bertan izango dira, estatuko espezialista onenak ere. 

  • ARGAZKIAK

Iragarki merkeak

  • Funtzionamenduan dagoen okindegi/kafetegi bat traspasatzen da Hernanin.

    Telefonoa: 658737096


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • Funtzionamenduan dagoen arrandegia saltzen edo alokatzen da, jubilazioagatik.

    Telefonoa: 943552831