2019/01/19
  • Giza Armarria osatu zuten nafarrek, maiatzaren 19an. Bertan izan ziren aranoar eta goizuetarrak ere.
    Giza Armarria osatu zuten nafarrek, maiatzaren 19an. Bertan izan ziren aranoar eta goizuetarrak ere.
  • albistea//GURE ESKU DAGO GIZA KATEA

    201,9 kilometroko babes kateatua, Herritarron Itunari

  • Donostia, Bilbo eta Gasteiz lotuko dituen Giza Katea egingo dute bihar, Gure Esku Dagok antolatuta, eguerdiko 12:00etan.

  • HERNANI ASTIGARRAGA EREÑOTZU ARANO GOIZUETA
    2018/06/09 00:00 Larunbata
  • Eman eskua elkarri, eta babesa eta indarra Herritarron Itunari. Giza Katea egingo dute bihar, Gure Esku Dagok antolatuta, Donostia, Bilbo eta Gasteiz lo­tzeko; guztira 201,9 kilometro.

    Eta horietako ba­tzuk, beteko dituzte Urumea bai­­larako he­­rritarrek, Usurbil eta Zarautz artean. 11:30etarako, bere tokia hartuta egon beharko dute, eta 12:00etatik 12:30etara izan­go da Giza Katea. Tarte ho­­rretan, irra­ti bidez irakurriko dute tes­tu bat, motoak pa­sa­ko dira argazkiak eta bideoak egitera, eta bi helikopterok osatuko di­tuz­te Do­nostia-Bilbo eta Bil­bo-Gas­teiz zatiak, filmatuz.

    Eta hortik aurrera, festa gi­roak hartu ditu hiru hiriburu­ak. Donostiara mugituko dira bailarakoak: herri bazkaria eta haurren gunea Zuloaga plazan; ekitaldia eta Liher, Sustrajah Band eta Huntzaren kontzertu­ak Alderdi Ederren; eta DJ Bull Ikatz kaleko bilgunean.

    Baina biharko festarekin, Herritarron Itunean izango dute jarrita bista. Erabakitzeko eskubidea gauzatzeko bidean, «giltzarria» izango da 2019 urtea; eta horregatik, erabakitzeko 2019 arrazoi aurkeztuko dituzte. Hori babesteko, 201,9 kilometro eta 100.000 lagun inguru bihar, elkarri eskua emanda.

Iragarki merkeak

  • Pisu txiki bat alokatuko nuke 600-650 €tan. Epela.

    Telefonoa: 631825483


  • Taxi lizentzia salgai Hernanin, jubilazioagatik.

    Telefonoa: 670012987


  • Esperientziadun andreak lan egingo luke adinekoak zaindu edota lagun egiten eta garbitasunean. Ordutegia: 11:30-17:00.

    Telefonoa: 654122548


  • Tailer mekanikoa salgai Hernanin. Lizentziak indarrean ditu eta makineria guztia prest. Bezero kartera haundia eta errentagarritasun frogagarria.

    Telefonoa: 656709251


  • Emakumea pertsona helduak egunez edo gauez zaintzeko pronto. Esperiantziaduna eta erreferentziekin.

    Telefonoa: 697866442


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • Pisu bat erosiko nuke, Kaxkoan edo inguruan, igogailuarekin.

    Telefonoa: 664554437