2018/10/20
  • Ainara Azpiazu ‘Axpi’ Tilosetako murala atzean duela.
    Ainara Azpiazu ‘Axpi’ Tilosetako murala atzean duela.
  • albistea//AINARA AZPIAZU ‘AXPI  KALE ARTE SORKUNTZARAKO BEKA

    «Beste lanetan ez dut besteen erreakzioa ikusten, eta honetan zuzenean ikusi dut»

  • Hilabete batzuk lanean eman ondoren, aste honetan bukatu du Tilosetako mural berria Ainara Azpiazu ‘Axpi’ hernaniarrak. Udalak emandako Bekaren bueltan egin du, Tilosetako frontoian.

  • HERNANI
    2018/06/09 00:00 Larunbata
  • 2017ko azaro aldera, Udalak Kale Arte Sorkuntzarako Beka eman zizun. Ze proiektu aurkeztu zenuen?
    Nire ideia zen Tiloseta belau­naldi ezberdinen elkargune be­za­la irudikatzea. Garai ba­tean dantzaldiekin; eta gaur egun ere, ume asko ibiltzen da, gazteak ere bai, jendea pelo­tan; gainera, bada toki bat herrian erosketak egin behar badituzu, pasoan harrapatzen duena; lasai egoteko toki bat ere bada… Iruditzen zait dela toki bat adin desberdinetako jen­de asko biltzen duena, ba­tetik; eta bestetik, bere his­to­rian zehar funtzio sozial ga­rrantzitsu bat bete duena. Gainera, dantzari eta pelotari ga­­rrantzia eman nahi nion. 

    Hortaz, argi zeneukan Tilosetan izan behar zuela.
    Ez neukan oso garbi hasieran, baina gero, pareta honetan pen­tsatu nuenean,  leku apro­po­sena iruditu zitzaidan. Zeu­kan zailtasuna zen paretaren egoera oso txarra zela, eta or­duan, eskatu behar zitzaion Uda­lari pareta konpontzeko, bes­tela ez zeukalako zentzurik horren gainean mural bat egi­teak, berehala izorratuko zelako.

    Orduan, pareta konpontzea izan zen aurreneko lana?
    Lehenengo fasea izan zen proiektua aurkeztea; Udaletik onartu zuten eta gero, pareta konpondu zuten. Bekaren aitza­kian konpondu dute, proiektua aurkeztu izan ez banu, ez dakit zenbat urte pasako lirakeen pareta hau konpondu arte. Bestalde, hemen eskatu banuen da toki bat delako Kaxkoan egon arren, oso utzia ikusten nue­na; tokia bera umela da, ikusten nuen iluna bezela eta behar zuela arnas berri bat, eta horretarako muralak aitzakia ona izaten dira, berriztapen bat emateko.

    Behin lekua zehaztuta eta pareta konponduta, nondik abiatu zinen?
    Bozeto bat daukat. Aurkez­tu nituen batzuk eta horietako bat aukeratu nuen. Bozeto horretan agertzen direnak dira ume batzuk klarionarekin ma­rrazten, aitona bat erosketak egiten, bi pertsona banku batean muxuka, dantza ari den bikote bat, kafea hartzen lasai-lasai dagoen koadrila txiki bat, eta erdi-erdian dago­e­na, edo haundiena da ema­kume erraldoi bat pelotan ari dena, kalez jantzita dago, baina pelotan ari da.

    «Aldarrikatu nahi nuen pelotazaletasuna emakumeengan»

    Zergatik emakumea?
    Niretzako oso garrantzitsua da emakumeari zentralitatea eta  ikusgarritasuna ema­tea, eta gogo haundia neukan emaku­me erraldoi bat egiteko. Gusta­tzen zait emakume sen­do, haundi eta indartsu bat egitea frontoian. Iruditzen zait kalea emakumez betetze­ko modu bat ere badela mura­lean ema­kumeak azaltzea, ema­kumeek kalea hartzeko modu bat. Dena den, muralean ez dira emaku­meak bakarrik azaltzen, baina elementu zentrala emakumea izatea nahi nuen. 

    Aldi berean bada aldarri­ka­pen txiki bat, pelota eta ema­kumearen arteko loturarena. Ni Andre kalekoa naiz eta frontoi honetan denbora asko pasa dut nire anaiarekin esku pelotan. Oso neska gutxi dabil esku pe­lo­tan; orain, zorionez badirudi ho­ri aldatzen ari dela. Baina ho­ri aldarrikatu nahi nuen, pe­lo­ta­za­le­tasuna emakumeen­gan.

    Kolore horiak, naranjak eta beltzak dira nabarmenenak. Zergatik aukeratu dituzu?
    Bozetoa eginda neukan, baina gero ezberdina da paperean eta etxean egin duzun irudi bat, edo bertan, egiten hasten zare­nean, ze forma hartzen duen. Eta ezberdina da horrelako orri txiki batean ikustea irudi bat edo hasten zarenean dimen­tsioak hartzen. Egia esan, nik pentsatuta neukan irudia go­rria zen, pentsatzen nuelako os­toen berdearekin-eta ondo kontrastatuko zuela eta polita geratuko zela; eta gero, horre­kin konbinatze aldera, naran­jak eta horiak, tonu beroak, jartzea neukan pentsatuta. 

    Bi pote neuzkan, bata gorria eta bestea horia, eta biak ireki nituenean, berehala ikusi nu­en: «horiz egin behar dut!». Az­ken momentuko erabaki bat izan zen.

    Grua bat ere erabili duzu. Zuk eskatu zenuen?
    Iruditzen zitza­idan proiektuak aurrera egite­ko aukera gehiago edukiko li­tuz­keela pareta konpontzeaz gain, grua ere eskatzen bani­on. Eta halaxe egin nuen; gru­a­ren aurrekon­tua nire pro­iek­tuan txertatu nuen. Hasieratik banekien grua­­­rekin izan be­har­ko zela; egia esan, ez nin­tzen kon­turatu ze arazo tekni­ko izango genituztekeen, adibi­dez, nik aurreikusi nuen grua­rena konturatu gabe petril ho­nek zenbat zailduko zuen txo­ko batzuetara iristea. Aldi bere­an, andamioak ez dit uzten ikus­ten zertan ari naizen eta horrek eskatzen du bozetoa kalkatua jartzea, eta nik ez nuen hori nahi. Gruarekin nahi nuen, baina ez nuen nahi besoduna den hori; izan ere, plataforma horren gainean egin dut nire tailerra, eta beso­dun gruetan ezin duzu hor lanik egin. Azkenean, gruaren modeloa aukeratzen bakarrik, nahiko denbora pasa nuen.

    Herritarrek ze komentatzen dizute hemendik pasatzean?
    Orokorrean niretzat oso polita izan da, oso pozgarria. Jendea poztu egiten da, eta denetarik esan didate: oso polita dijoala, ea noiz bukatuko dudan, zer moduz moldatzen naizen grua­rekin… Baina orokorrean jen­deak oso harrera positiboa egin dio eta niretzat hori oso polita da. 

    Beste lanetan nik ez dut besteen erreakzioa ikus­ten, beti dira inprimatuta dijoa­zen la­nak; eta honetan zuzenean iku­si dut. Bada faltan botatzen du­dan zerbait, eta honi esker kon­turatzen naiz oso betegarria de­la. Oso polita ez dela pentsatzen duenik egongo da, baina inork ez dit ezer txarrik esan! 

Iragarki merkeak

  • Emakume arduratsuak helduak zaintzen edota garbitasunean lan egingo luke (etxeak, ofizinak...)

    Telefonoa: 654122548


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894