2018/08/21
  • 14 bikotek hartu zuten parte iaz, Mus Txapelketa Mistoaren aurreneko edizioan.
    14 bikotek hartu zuten parte iaz, Mus Txapelketa Mistoaren aurreneko edizioan.
  • albistea//KRONIKAREN SAN JOANETAKO II. MUS TXAPELKETA MISTOA

    Mus Txapelketa Mistoa bigarrenez, San Joan egunean giroa jartzeko

  • Aurten ere antolatu du Kronikak, iazko esperientzia ona ikusita. Ekainaren 24an izango da, arratsaldeko 17:30etan hasita Atsegindegin, eta etzi zabalduko da izenematea.

  • HERNANI
    2018/06/09 00:00 Larunbata
  • Karta jokoak bere tokia izango du aurten ere, Hernaniko San Joan jaietan, eta bigarrenez egingo da, Kronikaren San Joa­netako Mus Txapelketa Mistoa. Iazko esperientzia ona eta sor­tu zen giro ederra ikusita, be­rri­ro antolatu du txapelketa Kroni­kak: ekainaren 24an izango da, San Joan egunez, arratsaldeko 17:30etan hasita. Aurten, Atse­gin­degin jokatuko da, eguraldi ona eginez gero; txarra egingo balu, ordea, Gay Murrera mu­gituko litzateke.

    Izenematea, astelehenetik aurrera zabalik
    Txapelketan parte hartu nahi duten bikoteek, etzitik aurrera daukate apuntatzeko aukera: emaila bidali jon@kronika.eus helbidera, deitu 943 33 08 99 edo 688 660 714 telefonora, edota whatsapp bidez idatzi azkeneko horretara. Egunean bertan ere izango da aukera, Atsegin­de­gin, 17:00etatik 17:30etara. Ordu horretan egingo da aurreneko kanporaketaren zozketa, eta hasiko da txapelketa.
    20 euro dira bikoteko, eta baldintza bakarra da, bikoteak mistoak izatea; neska eta mu­til banak osatuak. Gainera, bi­koterik ez daukatenek ere, au­ke­ra daukate apuntatzeko: ze­rrenda bat egingo da, eta ho­ri­en artean, bikoteak osatuko dira, txapelketan parte hartzeko!
    Joan den urtean, 14 bikotek hartu zuten parte txapelketa mistoan, eta Laurak eta Mikelek jantzi zituzten txapelak, final estuan Silvia eta Bengoetxeari irabazi ondoren.

    Sari potoloak, onenentzat
    Baina txapelak bakarrik ez, sari gehiago izango dira onenentzat; sari potoloak. Irabazle­ek, jasoko dituzte txapelak, trofeoak, oroigarriak, lau txuleta, Arria­tzu dendak jarritako bi ba­raz­ki sas­ki, bi otordu Akarregin eta Kide ta­bernak emandako bi botila ardo; bigarrenek, trofeoak, oroi­­ga­rri­ak, bi pala artistiko, bi otor­du Errio­guar­dan, Aka­rre­gi sa­­­gar­do­tegiak jarritako bi kaja sagardo, eta Aitan-Etxe tabernak emandako bi botila ardo; eta hi­ru­ga­rre­nek, tro­feo­ak, oroigarri­ak, Ibai-Men­­diko bo­noa, Ba­­lerdi ha­rategiak emandako gazta bat eta Aitan-Etxeren bi botila ardo.

Iragarki merkeak

  • Funtzionamenduan dagoen okindegi/kafetegi bat traspasatzen da Hernanin.

    Telefonoa: 658737096


  • Funtzionamenduan dagoen arrandegia saltzen edo alokatzen da, jubilazioagatik.

    Telefonoa: 943552831


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894