2018/08/21
  • albistea//ERRUGBI ELKARTEA

    Garagardo Festari hasiera emango zaio gaur, Errugbi Inklusibo jardunaldiekin bat eginda

  • Gaur 19:00etan ireki, eta igandera arte, jan-edana eta musika ez dira faltako Garagardo Festan. Errugbi Inklusiboak ere izango du tokia; atzoko sentsibilizazio saioaren ondoren, tailerra egingo da Biterin gaur, 18:00etatik 20:00etara.

  • HERNANI
    2018/06/07 00:00 Osteguna
  • Urteroko planari heldu, eta bueltan da Hernani Errugbi Elkarteak antolatzen duen Garagardo Festa. Gaur irekiko ditu ateak 19:00etan Ats­e­gindegin, eta inaugurazio eki­taldia egingo da 20:00etan.

    Jan-edana, eta musika
    Igandera arte, ohi bezala, sal­txitxa, ukondo eta antzekoak jan eta garagardo mota des–ber­dinak probatu ahal izango dira.
    Sukaldea egunero 23:00ak arte irekiko da, baina azoka, gaur, 00:00ak arte egongo da irekita; bihar, 00:30ak arte. Larunbatean, berriz, 13:30eta­tik 15:30etara eta 19:30etatik 00:30etara, nahiz eta tartean, barra irekita egongo den, eta igandean, berdin, baina gau­eko 23:30ak arte.
    Musikari dagokionez, gaur Quiennes Band irlandar mu­sika taldeak joko du, eta bihar, Bide Batez tritki taldeak; biak 22:00etan. Etzi, Rock Kam Broom taldea ibiliko da he­rrian zehar, 20:00etan, eta azokan gero, 22:00etan.

    Errugbilari guztiek, txokoa
    Jokalariek ere izango dute tokia, nola ez, urtero bezala, azokan. Batetik, bazkaria egin­go dute igandean, klubeko la­gun­tzaile eta gurasoekin.
    Baina bestetik, larunbatean joka­tuko den Errugbi Barne­ra­tzai­lea Txapelketako jokalariek azokan borobilduko dute eguna.

    Tailerra gaur,
    eta harrera bihar

    Hain zuzen, Errubgi Barnera­tzai­learen inguruko jardu­naldiak asteartean hasi ziren, eta atzo izan zuten segida. Gaur, 18:00etatik 20:00etara Bi­terin ariko da Aritz Sanchez, aniz­tasun funtzionalaren ingu­ruan dauden uste faltsu eta mitoak gezurtatu eta mundu honen berri emateko. Bereziki gomendatu diete tailerra, 14 urtetik gorakoei, eta izena emateko eskatu dute: inklusibo@hernanirugby.eus.
    Jardunaldien barruan, bihar harrera egingo diete Biterin, 18:00etatik aurrera, larunbateko txapelketan parte hartuko du­ten kanpoko klubei, eta la­run­batean, 10:00etan hasi eta 18:00ak arte jokatuko da txa­pel­keta, tartean, bazkari eta guzti.

    Hernani bigarren, Espainiako 'Sevens' Txapelketan
    Bestalde, joan den larunbatean jokatu zuen Hernanik, gizo­nez­­koe­tan, Espainiako Txapel­keta, zazpiko errugbian. Eta iazko garaipena errepikatzetik gertu izan ziren trikoloreak. Li­gax­kan, A multzoko lider bukatu zuten, Arquitectura taldeari 19-0 eta El Salvadorri 19-12 irabazita. Eta gero, txapeldun izateko, hiru talde onenen artean jokatu zuten azkeneko fasea: Bera Berari 12-7 irabazi zioten, baina galdu egin zuten El Salvadorren kontra (14-19); eta azken horiek izan ziren txapeldun. Horrela, beraz, bigarren bukatu zuen Hernanik.

Iragarki merkeak

  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • Funtzionamenduan dagoen okindegi/kafetegi bat traspasatzen da Hernanin.

    Telefonoa: 658737096


  • Funtzionamenduan dagoen arrandegia saltzen edo alokatzen da, jubilazioagatik.

    Telefonoa: 943552831