2018/08/20
  • albistea//OIALUME - 75 URTE

    Oialumeren 75 urteak ospatzeko festarako, lau sarrera zozketan Kronikalarien artean

  • Kontzertu berezia antolatu dute Oialumen, maiatzaren 26rako: Eider eta Lierni, Anje Duhalde eta Gozategi. Sarrerak salgai daude, eta Doberak eta Kronikak, bi sarrera bikoitz zozketatuko dituzte.

  • HERNANI
    2018/05/16 00:00 Asteazkena
  • 75 urte beteko ditu Oialume bil­tokiak, eta urteurren boro­bi­la ospatzeko, kontzertu be­re­zia antolatu dute, maiatzaren 26an: Eider eta Lierni triki­ti­la­riek, Anje Duhaldek eta Goza­te­gi taldeak joko dute, gaueko 22:00etan hasita.
    Eta sarrerak, dagoeneko salgai daude, 12 euroan: Her­nanin, Kixkal tabernan; eta online ere bai, musikazale.com webgunean.
    Baina horrez gain, Dobera Euskara Elkarteak eta Kro­ni­kak ere zozketatuko dituzte, bi sarrera bikoitz, Kronikalarien artean. Maiatzaren 22an izan­go da zozketa, orduan Kroni­ka­lari direnen artean; eta beraz, nahi duenak egun horretara arte dauka aukera, Kronikari lagundu, eta bide batez, zozketan sar­tze­ko. 
    Kronikalari egiteko, emaila idatzi behar da kronika@kro­nika.eus helbi­de­ra; edo tele­fo­noz deitu, 943 33 08 99 zenba­ki­ra. 25 euro dira, urtean. 
    Gogo­ra­tu, Dobera-Kronika­ko bazki­de­ laguntzaileak, da­go­eneko badirela Kronikalari.

Puri-Purian

Iragarki merkeak

  • Funtzionamenduan dagoen okindegi/kafetegi bat traspasatzen da Hernanin.

    Telefonoa: 658737096


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894