2018/08/20
  • Joan den urtean, garagardo desberdinekin egin zuten enologia ikastaroa.
    Joan den urtean, garagardo desberdinekin egin zuten enologia ikastaroa.
  • albistea//PORTU AUZOA

    Udaberrirako plan hirukoitza, ostiraletik

  • Enologia ikastaroa egingo dute etzi, 19:30etan, Portu auzoko udaberriko ekintza kulturalei hasiera emateko; Pedro Mari tabernan apuntatu behar da. Hilaren 26an, Bohedal bodegara joango dira.

  • HERNANI
    2018/05/16 00:00 Asteazkena
  • Aurten ere antolatu dute egi­tarau berezia, Portu auzoan, udaberrirako. Hiru ekintza­re­kin osatutako kultur progra­ma prestatu dute, eta etzi, eman­go diote hasiera, ostiralarekin.
    Aurrenekoa, auzoan bertan egingo dute: cavaren enologia ikastaroa izango da, Gui­ller­mo Castaños enologoaren eskutik, Portuko Auzo Elkartearen lo­ka­lean. Ostira­le­an izango da, arra­tsal­deko 19:30etan hasita; baina ber­tan egon eta parte hartu nahi duenak, orain dauka izena eman beharra. Izan ere, pla­­za kopurua mu­ga­tua da, eta Pedro Mari ta­ber­nan apun­tatu behar da.

    Bohedal bodegara bisita, maiatzaren 26an
    Udaberriko programaren bi­ga­rren zita, berriz, datorren astean jarri dute. Maiatzaren 26an izango da, larunbatare­kin; eta edarien bueltan jarrai­tuko dute, baina cavak beha­rrean, ardoak hartuko du pro­ta­gonismoa. Bohedal bodega­ra joango dira, bisitan; Errio­xako Cuzcurrita del Río Tirón herrira, hain justu.
    Eta klasiko batekin bu­ka­tu­ko dute, pres­tatu duten egi­taraua. Iza­rrei begira jarriko dira ekai­na­ren 1ean, ostira­la­rekin: be­ha­keta astronomikoa egingo du­te, 21:00etan hasita, Aranzadiko kideen eskutik.
    Eguraldiaren menpe egon­go da ekintza hori, hala ere: eguraldi txarra eginez gero bertan behera geldituko da behaketa astronomikoa.

Puri-Purian

Iragarki merkeak

  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • Funtzionamenduan dagoen okindegi/kafetegi bat traspasatzen da Hernanin.

    Telefonoa: 658737096