2018/08/20
  • Proiektuan parte hartu duten eragileak, atzo Plazan egin zuten aurkezpenean.
    Proiektuan parte hartu duten eragileak, atzo Plazan egin zuten aurkezpenean.
  • albistea// BETERRI KM 0

    Tokiko produktuak saretzea du helburu ‘Beterri Km 0’ proiektuak

  • Beterri-Buruntzako sei Udalen proiektua da, eta bertako produktuak erabiltzen dituzten saltokiak ‘Beterri Km 0’ zigiluarekin identifikatuko dira.

  • HERNANI
    2018/05/16 00:00 Asteazkena
  • Beterri-Buruntzako Udalek, Beterri Km 0 proiektua mar­txan jarri berri dute, nekazal ekoizpena kontsumitzaileen esku jartzeko helburuarekin. Horretarako, janari denda, jantoki publiko zein taberna eta jatetxeetan bertako produktua saltzea erraztuko da. Leku hauek, Beterri Km 0 zigiluarekin bereizi eta identifikatuko dira, kontsumitzaileak bertako produktua modu erraz batean eskuratu ahal izan dezan.

    Hernaniko Plazako arkupe aurrean egin zuten aurkezpena atzo, eta bertan egon ziren Jon Zu­lueta, Beterri-Buruntzako Uda­l­en ordezkari bezala; An­do­ni Egia, Hernaniko Tokiko Gara­pe­nerako Agentea; Oier Iurra­mendi, Karabeleko ekoizlea; eta Juan Cruz Alberdi Be­he­men­diren izenean. Beterri-Bu­run­­tzako ekoizleen sarea osatu eta tokiko produktuak susta­tzea du helburu, hiru urte bete dituen proiektuak. «Herri, instituzio, merkatari, lehen sektoreko ekoizleak elkartzen ditu­en sarea bultzatzea du helburu», esan zuen Iurramendik. «Ne­ka­zariak sortzea ere bada beste lanetako bat», nabarmendu zuen Alberdik.

Puri-Purian

Iragarki merkeak

  • Funtzionamenduan dagoen okindegi/kafetegi bat traspasatzen da Hernanin.

    Telefonoa: 658737096


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894