2018/05/27
  • Ederki pasatzen dute txikienek, Kutxa Ekoguneako udaleku eta ludotekan.
    Ederki pasatzen dute txikienek, Kutxa Ekoguneako udaleku eta ludotekan.
  • albistea//KUTXA EKOGUNEA

    Jasangarritasuna helburu, udaran ere!

  • Ekainaren 25etik abuztuaren 31ra bitarte egingo dituzte Udalekuak eta Ludoteka Kutxa Ekogunean. Ekainaren 15era arte eman ahal izango da izena, Internetez: ‘www.ekogunea.eus’.

  • HERNANI
    2018/05/12 00:00 Larunbata
  • Uda ate joka dugu dagoeneko; eguraldi ona, hondartza... baina batez ere, haur eta gazte­txoen oporren garaia da. Eta hori leuntzeko, Ludoteka eta Uda­­lekuak antolatzen dituzte Kutxa Ekogunean. 

    Ekainaren 25ean hasi eta abuztuaren 31ra arte eskainiko dituzte, eta asteka izena eman ahal izango da. Horretarako epe­a ekainaren 15ean itxiko du­te, eta www.ekogunea.eus web-orriaren bidez apuntatu ahal izango da plazak bete arte.

    Gai baten bueltan biak
    Udara osoan zehar, bi programa egiten dituzte, urteko helburuekin bat egiten dutenak: «jasangarritasunean eta ekologian hitzetatik ekintzetara pa­satzea», azaldu du Maialen Sis­tiaga arduradunak. 

    Alde batetik ludoteka dago, 2 eta 6 urte bitartekoentzat de­na; eta bestetik, udalekuak,  7-12 urtekoentzat.

    Helburu orokorraz aparte, biak gai baten bueltan antola­tzen dituzte, urtero aldatzen joaten dena. Aurten, udaleku eta ludoteka Basatiak egingo dituzte.

    Horretarako, ludotekan 5 ipuin aukeratu dituzte, eta uda­­lekuetan, aldiz, 5 animalia. Astero, horietako baten inguruan arituko dira, eta ekintza desberdinak egingo dituzte horren inguruan: jolasak, tailerrak, Ekogunearen inguruan irteeratxoak, animaliak ikusi...

    Hainbat mezu, kontzientziazioarako
    Bietan egiten dituzten ekintzetan haur eta gaztetxoei hainbat mezu helarazten saiatzen direla dio Sistiagak berak: «kontsumo arduratsuaren inguruan, materialen berrerabileran, ani­malien ongizatean... kon-tzientziatzen saiatzen gara. Eta haurren kontzienziaziotik, gu­ra­soen eta helduengana iristea da aukera». 

Iragarki merkeak

  • Belardenda bat alokatzen ala saltzen da jubilazioagatik Urnietan

    Telefonoa: 943556437


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • Garaje marra salgai Atzieta kalean, Pana parkearen ondoan. 13.000 €

    Telefonoa: 688625576


  • Neska bila nabil umeak zaindu eta etxeko lanak egiteko. Aukeran, Hernanikoa nahiago.

    Telefonoa: 616369089