2018/04/23
  • albistea//XXIII. DANTZARI FESTA

    Euskal Herriko dantzarien biltoki izango da berriro ere, Hernani

  • Euskal jantzien erakusketarekin, gaur bertan, emango zaio hasiera aurten ere Dantzari Festari. Dantzariak, berriz, asteburuan etorriko dira.

  • HERNANI
    2018/04/16 00:00 Astelehena
  • San Joan Konpartsak antolatuta, aurten ere iritsi da Euskal Herri osoko dantzariak Hernanin elkartzeko astea.

    Gaur bertan emango zaio hasiera XXIII. Dantzari Festari, Biterin jarriko den erakusketarekin; gaurtik ostiralera, euskal jantziak ikusi ahal izango dira, 17:00etatik 20:00etara.

    Era berean, Iraultza dantza taldeko Ramon Garciak jan­tzien inguruko hitzaldia eman­­go du ostegunean, 19:00e­tan Biterin. Aurtengoan,  baserritarren eta kalekumeen janzkerak izango ditu aztergai.

    Dantzariak, asteburuan
    Dantzarako unea, berriz, asteburuan iritsiko da. Batetik, la­runbatean, dantzari txikienak aterako dira kalera. Eguerdiko 12:00etan Ttarlak egingo du buelta, eta 17:00etan hasita emanaldia izango da Ttarla eta beste 8 talderen eskutik: Astigar, Begiraleak, Egape, Ereintza, Eskola, Haurtzaro, Ibarla-Meaka eta Trebeska.

    Bestetik, igandean, zazpi probintzietako dantzariak el­kartuko dira herrian. Goizeko 11:00k aldera auzoetan barrena ibiliko dira, eta 13:15etan plazan egingo dute ekitaldi nagusia. Bazkari, omenaldi eta erromeriarekin borobilduko dute eguna. 

Iragarki merkeak

  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894