2018/10/22
  • Hodei Aguilar ikaslea, goi-mailako praktikak egiten ari den enpresan.
    Hodei Aguilar ikaslea, goi-mailako praktikak egiten ari den enpresan.
  • albistea//LANBIDE HEZIKETA ESKOLA

    Lanbide Heziketako olinpiadan Hernani, Hodei Aguilarrekin

  • Lanbide Heziketako Instalazio Elektrikoko Olinpiadetan izango da Hernani, Hodei Aguilar ikaslearekin batera. Ostegunean izango da.

  • HERNANI
    2018/04/14 00:00 Larunbata
  • Usurbilgo Lanbide Eskolan izango dira aurten Instala­kun­tza Elektrikoko Olinpiadak, eta bertan izango da Lanbide Hezi­ketako Hodei Agui­lar ikaslea, Hernaniko eskola ordezkatzen. Apirilaren 19an jokatuko da, 09:00etatik 14:00etara, eta da­goeneko probak prestatzeko lanean ari dira bai Aguilar bera, baita Eskola ere. 

    Errenteriako gazte honek, mantentze-lan elektromekanikoaren erdi-mailako zikloa dauka, eta goi-mailako sistema elektroteknikoko zikloko praktikak burutzen ari da.

    Bi proba
    Datorren ostegunean egingo du­ten Olinpiadetan bi proba egin beharko ditu Hodei Agui­lar errenteriarrak: aurrenekoan, etxebizitzetako instalazioaren zati bat osatu beharko du; eta bigarrenean, aldiz, automatismo-koadro bat, hau da, instalazio industrial bat.

    Eta horretarako ari da lanean, duela aste batzuk: «horretarako Hernaniko Lanbide He­zi­ketako tutore batekin lanean aritu da, baina ostegunean ba­karrik jarriko da panelen au­rrean, tutoreak ezin baitu ezertan lagundu», azaldu dute Lan­bide Heziketako arduradunek.

    Ikaslearentzat eta eskolarentzat, erronka
    Erronka honi aurre egiteko go­goz agertu da Aguilar bera: «es­perientzia berri hau ezagutzeko gogo haundia daukat, gauza onak ikasi eta lagunak egiteko. Nahiz eta urduri egon, ondo pasatzea du lehentasuna, eta irabazten badugu, ba... hobe!».

    Era berean, garrantzitsua da Lanbide Heziketa eskolarako: «berarentzako erronka da, baina baita ikastetxearentzat ere. Azken finean, ikastetxeen arteko lehia sanoa da», argitu dute irakasleek.

    Sei ikastetxe, lehian
    Hain zuzen, sei ikastetxek hartuko dute parte ostegunean Usur­bilgo Lanbide Heziketako Eskolan egingo duten lehiaketan. Bakoitzak bere ordezkari­tza eramango du, Hernaniko Lan­­bide Eskolak Hodei Aguila­rrekin egingo duen bezala.

    Ordezkaria hautatzeko, ikas­le guztiei eman zieten au­kera, baina «Hodeiek gogo haun­dia zeukala ikusita, bere kideek bera joatea erabaki zuten».

Iragarki merkeak

  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894