2018/12/18
  • albistea//ASKEKINTZA -  ASKEKINTZA - GUREAN DOKUMENTALA

    «Helburua ez da animaliekiko tratu txarra salatzea; baizik eta erabilera hutsa salatzea»

  • Biterin jarriko dute gaur ‘Gurean’ dokumentala, 19:00etan, debalde. Hausnarketa bultzatzea dauka helburu, Maialen Sagüesen esanetan.

  • HERNANI
    2018/04/10 00:00 Asteartea
  • Donostian, Gasteizen eta Iruñean jarri dute, dagoeneko, eta gaur, Biteri kultur etxean ikusi ahal izango da Gurean dokumentala, 19:00etan, doan.
    Askekintza talde antiespe­zis­tak sustatu du, «gure kul­tu­ran animalien erabile­rak zein inpaktu duen hausnarketa egi­teko». Hala azaldu du Maia­len Sagües, taldeko akti­bis­ta hernaniarrak.

    «Eskoletan ikusteko modukoa»
    30 bat herritako festetako irudien artean, Hernani eta Astigarragakoak ere agertzen dira dokumentalean, baina Sagüesen esanetan, ez dira be­re­ziki biolentoak. «Oso ha­rre­ra ona izaten ari da, eta esko­le­tan erakusteko modu­koa dela esan digute. Helbu­rua ez da animaliekiko tratu txarrak salatzea, baizik eta animalien erabilera hutsa salatzea».

    Antiespezismoa zer den azal­du eta animalistengandik be­rei­zi nahi dute beren burua. «Ani­maliak beste espezie ba­te­ko­ak izatea­gatik, haiek za­pal­tzeko eskubidea dugula pen­tsa­tzen dugu». Hori salatu, eta haus­nar­ketaren bidez alda­ke­tak eragitea da asmoa. San Joa­ne­tan egin zen saia­kera iaz, so­ka­muturra egun batean ken­tze­ko, adibidez, eta lanean se­gi­ko dute. «Gauzak ulertu eta al­datu daitezkeela uste dugu. Herria kontzientziatu nahi dugu, eta ez gauzak aldatu, besterik gabe». 

Iragarki merkeak

  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • Zaintzailea behar da, adineko pertsona bat zaintzeko. Deitu, arratsaldez: 634 400 948

    Telefonoa: 634400948


  • LOGIKALINE enpresak BOST TELEOPERADORA LANPOSTU bete behar ditu. Lana Hernanin egiteko da. Kontratua: 6 hilabete, hasteko. Gaztelera eta frantsesa eskatzen dira. Lanaldi osoa. Bidali c.v. rrhh@logikaline.com edo deitu 943 31 86 06

    Telefonoa: 943318606