2018/04/23
  • albistea//BERTSO GUTIZIA

    15 egun bertso goxoenez gozatzeko

  • Maialen Lujanbio, Unai Agirre, Aitor Mendiluze eta Aitor Sarriegi ariko dira bertsotan, Basque Culinary Centerreko areto nagusian; Amaia Agirre gai jartzaile bezela. Ondoren hasiko da afaria.

  • HERNANI
    2018/04/05 00:00 Osteguna
  • 15 egun geratzen dira Bertso Gutiziak ekimenaz gozatzeko. Kronikak Insalusen lagun­tzarekin apirilaren 20an jarri du hitzordua. Azkeneko bi urte­etakoaren an­tzekoa izan­go da aurtengo Ber­tso Guti­ziak. 19:00­e­­­tan emango zaio hasiera saioari Basque Culinary Cen­te­rreko areto nagu­sian, eta hori pasata, ordu eta erdi beran­du­ago gutxi gorabehera, hasiko da afaria. Mokadutxoek osatu­tako otordua izango da, BCCko ikasleek presta­tutakoa.

    Punta-puntako lau bertso­larik hartuko dute parte: Maia­len Lujanbiok, Unai Agirrek, Aitor Mendiluzek eta Aitor Sa­rriegik. Gai-jartzailea, aldiz, Amaia Agirre izango da.

    Sarrerak, salgai eta zozketan
    Sarrerak erosi daitezke Her­na­nin, Dobera-Kronikaren bule­go­­an (Larra­men­di 11, behea), eta Kixkal eta Aralar taber­ne­tan; Ereñotzun, Irrintzi taber­nan; Goizuetan, Amaia ka­fete­gian; eta Astigarragan, Ikatza taber­nan. 22 euro dira; bazki­deen­tzat, 20 euro (bulegoan).

    Bi sarrera bikoitz ere zozke­tatuko dira irakurleen artean eta datorren asteko asteartean egingo da zozketa. Edonorrek hartu dezake parte; horre­ta­rako bi aukera izango dira: al­bis­te honen azpi­an, argita­ra­tuko den fitxa betetzea, gal­dera honi erantzunez (izenaren on­doan): Euskal Herri­ko Itzulia Hernanitik pasa zen astelehene­an, argitaratu zen argazkia non atera zen?  eta Kronikaren bu­legoan entre­­gatzea, edo iruzkin bat egitea webgunean, albiste honetan bertan.

Iragarki merkeak

  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894