2018/12/12
  • albistea//MARTXOAK 8  ZINEGOAK

    Sei film labur gaur, gaylesbitrans gaia lantzeko

  • Martxoak 8ko egitaraua zabaldu eta bi ekitaldi gehiago izango dira. Gaur, 19:00etan Biterin sei film labur jarriko dira. Bestalde, bihar, 18:00etan, Dacougna Minkette aktibistak hitzaldia emango du.

  • HERNANI
    2018/03/13 00:00 Asteartea
  • Bilboko Gaylesbitrans 15. Nazioarteko Zinema eta Arte Esze­nikoen jaialdian aurkez­tu­tako sei film labur ikusteko aukera izango da gaur Biterin, 19:00etan hasita, Martxoak 8aren inguruan antolatutako ekitaldiei segida emanez.

    Bihar, berriz, Jeanne Ro­lan­de Dacougna Minkette iker­tzaile eta aktibista fe­mi­nis­tak hitzaldia emango du, 18:00etan.

    Mundu zabaleko 6 film labur
    Gaurkoan sei film labur ikusi ahal izango dira.

    Homoamak film euskaldu­ne­an, Xabik emakume bate­kin mai­temindu dela aitor­tu­ko die bere bi amei. Herbe­he­re­­ta­ko Sirene, nahasmena, la­gun­­ta­su­na eta norbera iza­tea­ri bu­ruz­koa da. Happy austra­lia­­rrak, sexuan esperien­tzia­rik ez eta hitzorduetarako app bat des­kargatzen duen gaztea du pro­ta­gonista. Kana­da­tik da­to­rren Marguerite filmak, ema­kume nagusi bat eri­zai­na­rekin lotzen duen adis­ki­de­ta­su­na dauka oinarri. Ornito­rrin­­co film espai­niarrean, bien ar­teko ha­rre­mana eten arren, familia baz­karian itxu­rak egingo dituz­ten bi ema­kume ageri dira. Azkenik, Szèp Alak (Itxura Ede­rra) hun­ga­ria­­rra, garbitzaile eta ikasle ba­ten arteko ezinezko maita­sunari buruzkoa da. 

Iragarki merkeak

  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • Emakumea lan bila, garbiketan, helduak zaintzen...

    Telefonoa: 609209161


  • Garaje itxia alokatzen da Urbieta kalean.

    Telefonoa: 688651260


  • LOGIKALINE enpresak BOST TELEOPERADORA LANPOSTU bete behar ditu. Lana Hernanin egiteko da. Kontratua: 6 hilabete, hasteko. Gaztelera eta frantsesa eskatzen dira. Lanaldi osoa. Bidali c.v. rrhh@logikaline.com edo deitu 943 31 86 06

    Telefonoa: 943318606