2018/06/18
  • albistea//BABESTUTAKO EDUKIA - GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

    Gipuzkoa Encounter topaketak 3.200 lagun elkartu ditu

  • Inoiz baino lagun gehiago elkartu ditu informatikaren bueltako topaketak, eta Euskadiko teknologiaren epizentro izan da Tolosa asteburuan.

  • HERNANI EREÑOTZU ASTIGARRAGA
    2018/03/13 09:28 Asteartea
  • Informatikaren eta teknologia-zaleen topaleku izan da Gipuzkoa Encounter beste behin, eta aurreikuspen guztiak gainditu eta parte-hartze marka berria ezarri du, 3.200 lagun elkartu baitira Tolosan asteburuan, partaideak eta bisitariak batuta. Ekimenak iraun dituen hiru egunetan, publikoarentzat zabalik egon den guneak zale asko elkartu ditu eta, horri esker, orain arteko jendetsuena izan da. Hori horrela, antolatzaileak oso pozik agertu dira «erabateko arrakasta» izan duelako. Markel Olano diputatu nagusiak, bere aldetik, adierazi du ekimen isolatu bat izatetik, egungo errealitate ekonomiko eta sozialarekin gero eta lotuago egotera igaro dela.

    Prestakuntza-ekintzen eskaintzari esker, ezagutzak partekatzeko aukera izan dute bertaratuek informatikaren gaineko segurtasuna, errealitate birtuala, arte digitala, 3D inprimaketa, programazioa eta software librea bezalako gaien inguruan.

    2.600 bisitari
    Ohiko 600 parte-hartzaileez gain, 2.600 bisitari hurbildu dira Tolosako informatika-partyra. Horrela, asteburu batez, Euskadiko teknologiaren epizentro bilakatu da Gipuzkoako udalerria. 600 metro koadroko zona irekian, Opengunean, gai anitzen inguruan ikasteko aukera izan da: segurtasun informatikoa, zibersegurtasuna, datu pertsonalen babesa, droneak, robotika edota datuen analisia, besteak beste. Era berean, etxeko txikiek doako tailerrak izan dituzte robotikan eta led argien programazioan trebatzeko. Eta bokazio teknologikoa sustatzeko tailerrak ere eskaini dituzte.

    Estatuko bilkura teknologiko azkarrenetarikoa da Gipuzkoa Encounter. Izan ere, honako ezaugarriak ditu: segundoko 1.100 giga transmititzeko gaitasuna duen 15 kilometroko kable-sarea eta segundoko 10 gigabiteko konexioa. Azpiegitura hauek aprobetxatuz, super-ordenagailu bihurtu da Tolosako Usabal kiroldegia.

    Euskaltel Konektak antolatutako partyaren laguntzaile dira Euskaltel, Tolosako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Landa Ingurumeneko eta Lurralde Orekako departamentua, eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura saila, SPRIren bitartez.

  • BIDEOAK

Puri-Purian

Iragarki merkeak

  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • Tabernako barrarako langilea behar da, esperientziarekin. Deitu astelehenetik ostiralera 15:00etatik 17:00etara

    Telefonoa: 679476992