2018/06/20
  • albistea//EH BILDU  PRENTSA OHARRA

    Merkataritzagune haundien inguruko proiektuekin, «kezkatuta»

  • Hala azaldu ziren Donostialdeako EH Bilduko hautetsiak prentsaurrekoan. Bestalde, Hernaniko EH Bilduk herri batzarra deitu du ostegunerako.

  • HERNANI
    2018/03/13 00:00 Asteartea
  • Eusko Jaurlaritza Lurralde Ar­loko Plan berria egiten ari da, eta EH Bilduren ustez, «mer­kataritzaren inguruko ore­ka erabat hautsi daiteke».

    Prentsaurrekoa eman zuten ostiralean Herna­ni, Astigarra­ga­, Ando­ain, Usurbil, Lasarte-Oria, Oiar­tzun, Donostia, Lezo, Pa­sa­ia, Erren­te­ria, Hondarribia eta Irungo EH Bilduko haute­tsiek. «Kezkatuta» agertu ziren, «ma­hai gainean dauden pro­iek­tu guztiak gauzatzen badira, beste 200.000 bat metro koadro izango ditugulako». Horrekin, «mer­­kata­ri­tza­gu­ne haundien azalera ia bi­koiztu egingo da Bi­da­soal­dean, Oarsoaldean, Do­nos­­tialdean eta Buruntzaldean».

    Horren aurka egin eta «merkataritza, kontsumo eta bizi ohiturak zaintzea, eta gure herrietako izaera, erro sakonak dituena, babestea» helburu, PNV eta PSEri eskatu die planari moratoria aplikatzea, «indar politiko nagusien artean egoeraren diagnostikoa egin eta erabaki okerrak hartu baino lehen, ahalik eta akordio politikorik zabalena» lortzeko.

    Hernanin batzarra, etzi
    Bestalde, Hernaniko EH Bilduk herri batzarra deitu du ostegunean, 19:15etan Biterin, txotx prozesuaren balorazioa egin eta 2018-19ko erronkak zehazteko. 

Puri-Purian

Iragarki merkeak

  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894