2018/09/20
  • albistea//MARTXOAK 8 - EMAKUME LANGILEAREN NAZIOARTEKO EGUNA

    Urumea bailara, greba feministarekin bat

  • Asko izan dira Hernani, Ereñotzu, Astigarraga, Goizueta eta Aranon Martxoak 8a, Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna, aldarrikapen egun bihurtu dutenak, greba feminista historikoarekin bat eginez. Adibide gehiago, beheko loturan.

  • HERNANI ASTIGARRAGA EREÑOTZU ARANO GOIZUETA
    2018/03/10 00:00 Larunbata
  • HERNANI

    Behin hasita ezin buka, uholde feminista

    Emakumeek hartu zituzten Hernaniko kaleak Martxoak 8an. Eguerdiko manifestazio jendetsuak lortutako marka hautsi zen berriro iluntzean. Izpizuatik gora igo eta Elkanotik jaitsi eta Nafar kalean sartuta, manifestazioaren buruak oraindik ere Izpizuan gora zetorren uholdearekin egin zuen topo. Arratsaldean ere, emakumeek hartu zituzten kaleak, Tribial Feministan eta Andre Kaleko bazkari eta solasaldietan.

    EREÑOTZU

    «Eta etxean zer?», galdegin zuen Zunzunegik

    Hezikidetza eta Feminismoa izan zituen hizpide Eli Zunzunegik asteazkenean, Emakumeen Egunaren bezperan, Ereñotzun, eta galdera luzatu zuen; «eta etxen zer?». Askotan, etxeko babesean oharkabean pasatzen baitira berdintasunari izkin egiten dioten jarrerak.

    ARANO

    Festara neskak!

    Martxoaren 8an planto egin zuten Aranoko emakumeek ere. Guztira, 22 bat elkartu ziren: marianitAk hartuz tabernaren jabe egin ziren, eta gizonak jarri zituzten lanean, bazkaria prestatzeko. Arratsaldean Pino Vicedoren Amalurraren Es­ku­ak erakusketa inauguratu zuten, pianojolearen laguntzarekin, eta herriko emakumeen egoeraren inguruko solasaldia izan zen gero. Bukatzeko, atzo, Cuidado Resbala doklumentala jarri zuten. Baina erakusketak ikusgai segiko du bihar arte Maisuenean, eta hila bukatu arte Kontsejun. 

    ASTIGARRAGA

    Emakumeak protagonista, beste hainbat egunez

    Mobilizazioak egin zituzten emakumeek Martxoak 8an, Astigarragan, eta ekitaldi gehiago ere izan dira. Atzo, hitzaldia eta zine foruma. Gaur, berriz, bakarrizketa saioa eta omenaldia (ikusi ondorengo albistea).

    GOIZUETA

    Emakumeak bilduta, berdintasunera bidean

    Kontzentrazioa eta Emakumeen Afaria egin zituzten Goizuetan, Emakumeen Nazioarteko Egunean. Guztira, 90 bat lagun bildu ziren, berdintasunaren aldeko aldarrikapenak egitera, Euskal Herriko mugimendu feministaren kantuaren letren lelopean: «Zutik emakumeak, hautsi gure kateak!». 

  • ARGAZKIAK

Iragarki merkeak

  • Zinkoenean 16 m-ko garaje itxia salgai

    Telefonoa: 607349163


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • Okindegi/kafetegi bat traspasatzen da Hernanin

    Telefonoa: 658737096


  • Esperientziadun andreak lan egingo luke adinekoak zaindu edota lagun egiten. Ordutegia: goiz eta arratsaldez. Telefonoa: 654 122 548

    Telefonoa: 654 122 54