Musikarekin zita bikoitza, gaur gauean

Kronika - Erredakzioa 2018ko ots. 23a, 01:00

Musika izango da protagonis­ta Hernanin, beste asteburu ba­tez. Eta indartsu hasiko da, gainera, gaur bertan, bi kon­tzertu izango baitira.

Glaukoma talde ezaguna etorriko da Kontrakantxa gaz­tetxera, eta kontzertua eskai­niko du, 22:00etan hasita. Beste talde batek ere joko du bertan: Little Martin Selektah. Sarre­rak agortuta daude.

Eta beste kontzertua, Mila­grosan izango da, 22:00etan hasita hori ere. Andoni Tolosa Morau musikari hernaniarrak eta Mugaldekoak taldeak joko dute bertan, eta biek, beraien disko berria aurkeztuko dute: Egunsentiak alperrentzat, her­naniarrak, eta Galdemo­duen trilogia, taldeak.

Bere aurreneko lana du ba­karka, Morauk; eta bertan, oso gai intimoak jorratu ditu: zain­tza, gaixotasuna, alzheimerra, familia... Gainera, entzuleak oso ezagun izango dituen to­kietan kokatzen dira abestiak: Etxeberri, Floridako eliza, Zin­ko­eneako kioskoa, Saretxo, Elu­txetako bidegurutzea... Kontzerturako sarrerak, Bi­terin daude salgai, 7,5 euroan.

Akordeoi entzunaldia bihar, Milagrosako kaperan
Milagrosan bertan izango da beste kontzertu bat, bihar arra­tsaldean. Akordeoi entzu­nal­dia antolatu du Hauspoz elkar­te­ak, 19:00etan hasita, eta Raul Jimenez del Rio musikariak eskainiko du. Zazpi pieza joko ditu, eta horietako bat, Her­na­nin estreinatuko du: Gautu, Gerenabarrenak konposatua.

Iñude eta artzaiak, igandean
Eta musikak bere tokia izango du igandean ere, ekitaldi bere­zi batean: Iñude eta artzaien konpartsa aterako da. Urumea ikastolako patiotik Sandius­te­rrira igo, eta 11:45etan abia­tuko dira: Elkano kaletik Pla­zara sartu, Andrekaletik Plaza Berrira jaitsi, Zinkoenera gero Kale Nagusitik, eta Izpizua kaletik eta Kale Nagusitik gora berriro, Plazara. Bertan egingo dute ekitaldi nagusia, eta au­rretik, ibilbidean zehar, dan­tza saioak eskainiko dituzte. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!