2018/09/20
  • albistea//BERTSO ESKOLARI OMENALDIA

    Xumea baina emozioz betetako omenaldia

  • Bertso Eskolak Udala eta herritarren omenaldi hunkigarria eta beroa jaso zuen. Iragana, oraina eta etorkizuna elkartu ziren.

  • HERNANI
    2018/02/17 00:00 Larunbata
  • Omenaldi hunkigarria jaso zuen ostegunean, Hernaniko udaletxean, Iraulio Panttalone Bertso Eskolak. Udalak an­to­latu zuen eta emozioz be­te­tako ekitaldi herrikoia suer­tatu zen. Bertso Eskolak hiru hamarkada luze bete ditu eta bertatik igarotako bertso­lariak, sortzaileak, bultza­tzaileak, irakasleak ziren omen­duak. 

    Gainera bertsolari horie­tako asko eta asko bertaratu ziren. Nola ez, hantxe ziren azken Ber­tsolari Txapelketa Nagu­siko txapel­dun, txapel­dun orde eta fina­lista izan diren; Maialen Lujan­bio, Aitor Mendiluze eta Unai Agirre, eta bera­iekin batera; Eli Pagola, Jose Luis Ur­dangarin, Aitor Lasar­te, Gorka Tolosa, Kar­mele Ape­zetxea, Oier Iurra­mendi, Ar­naitz Lasarte, Iker Ormazabal, Beñat Mujika, An­doni Mujika, Iker Osa, Amaia Otxotorena, Bakarne Urrea­ga... Urumea eta Langile ikas­to­le­tako ira­kasle eta bul­tza­tzaileak ere bai; Ixiar, Gre­gorio eta, Joxe Mari. Eta baita ere, noski; Juanjo Uria, alkate ohia eta bertso eskolen sorreran pertso­nairik garran­tzi­tsuene­tan garran­tzitsu­ena ez esa­tearren eta Anatx, hastape­netan maixu lana hartu eta bere besapean bertsolari gazteak izan zituena.

    Juanjo Uriak hartu zuen hitza hasierak nola izan ziren ezagutarazteko eta «Udala izan zela iturburu» gogoratu zuen. Bertsoa ere eskaini zuen. Aurretik Luis Intxauspe alkateak hitz goxoak izan zituen denentzako. Bertso Eskolak izan duen garapena eta lana goraipatu zituen. Gogoratu behar da hasieran ikas­tola eta auzoetan bana­tuta zeudela bertso es­kola desberdinak eta 1989an denak elkartu eta Hernaniko Bertso Eskolaren sorrera izan zela.   

    Bertso musikatuak, ­boligrafoa oroigarri eta gazteenen bertsoa
    Ekitaldia Naroa Iturri kaze­tariak aurkeztu zuen eta ber­tan parte hartu zuten hainbat artistek. Jorge eta Judith Mon­tero hernaniarrak eman zio­ten hasiera bere doinuekin. Ja­rraian Miren Gojenola aktoreak Estitxu Eizagirreren bertsoa irakurri zuen Judith eta Jorgek doinua eta musika jartzen zuten bitartean.

    Alkateak Maialen Lujan­biori oroigarria eman zion, boligrafo bat, eta on­do­ren udaleko zinegotziek, boligrafo bana banatu zieten bertso eskolako kideei. 

    Urumea Ikastolan 1979 eta 1983 urte bitartean irakasle egon zen Joxe Mari Gabiriak ere hasiera haiek nola izan ziren aditzera eman zuen. Eta Paulo Ttikiya Bertso Eskolako gazteek bertsoa abestu zuten. Momentu hunkigarria izan zen oso, eta soka eteteko beldurra urruti ikusi zen. Judithek ere hartu zuen hitza eta doinu musikalekin eman zitzaion amaiera.

  • BIDEOAK
  • ARGAZKIAK

Iragarki merkeak

  • Zinkoenean 16 m-ko garaje itxia salgai

    Telefonoa: 607349163


  • Esperientziadun andreak lan egingo luke adinekoak zaindu edota lagun egiten. Ordutegia: goiz eta arratsaldez. Telefonoa: 654 122 548

    Telefonoa: 654 122 54


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • Okindegi/kafetegi bat traspasatzen da Hernanin

    Telefonoa: 658737096