2019/02/24
  • Bizkarrak berotuta bukatzeko beldurrik ez zuten izan atzo, Axeri dantzan parte hartu zutenek.
    Bizkarrak berotuta bukatzeko beldurrik ez zuten izan atzo, Axeri dantzan parte hartu zutenek.
  • albistea//INAUTERIAK

    Kolore alaiak, zerrauts gris bihurtuta

  • Gaur bukatuko dira Inauteriak, sardina ehorztearekin batera. Ondo pasatzeko aukerarik ez da falta izan hala ere. Bihar balorazio bilera egingo da, 19:00etan Biterin.

  • HERNANI
    2018/02/13 00:00 Asteartea
  • Eguraldi kaxkarrak ez ditu tristetu hernaniarrak, eta zeruko grisari lurreko kolore argiekin egin diote aurre, Inauteri hauetan ere. Atzo­koan, euriak tregoa ematen zuenetan, maxkuri zaparra­dek blaitzen zituzten bizka­rrak, Axeri dantzan edota Erraldoi eta Buruhaundietan.
    Gaur, ordea, suaren txinpartak jango ditu azken koloreak, sardinaren ehorz­ketan; 18:30etan abiatuko da hileta martxa, Plazatik.

    Balorazio bilera, bihar
    Gaurkoan Inauteriak buka­tuta, azkar jarri da zita ba­lorazioa egiteko. Kultur etxetik jakinarazi dute bihar bertan, 19:00etan egingo dela bilera ireki hori, Biterin. Nahi duenak hartu dezake parte. 

  • ARGAZKIAK

Iragarki merkeak

  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • Ostalaritzan esperientziadun pertsonak taberna edo jatetxea alokatuko luke, Hernanin edo inguruan.

    Telefonoa: 688630241


  • Hernani inguruan, bakarrik bizitzeko alokairu bila nabil. Malgutasuna dut: oinarrizko baldintzak, herritik kanpo, txikia etabar.

    Telefonoa: 655715943


  • Tailer mekanikoa salgai Hernanin. Lizentziak indarrean ditu eta makineria guztia prest. Bezero kartera haundia eta errentagarritasun frogagarria.

    Telefonoa: 656709251