2018/05/27
  • albistea//BERTSO GUTIZIAK

    Apuntatu zure agendan: Bertso Gutiziak, apirilean!

  • Azken urteetan otsailean izan bada ere, udaberriko loratzearekin batera egingo da aurten bertso saioa, apirilaren 20an, BCCn.

  • HERNANI GOIZUETA ARANO EREÑOTZU ASTIGARRAGA
    2018/02/10 00:00 Larunbata
  • OTSAILA izan da azken urteotan Kronikak Insalusen laguntzarekin antolatutako Bertso Gu­tiziak ekimenaren lekuko, az­keneko bi urteetan. Eta aurten ere egingo da, baina aldaketa batekin: apirilaren 20an izango da aurtengo hitzordua, udaberriaren loretzearekin batera. Beraz, ez ahaztu, eta apuntatu zure agendan!

    Aurreko urteko plan bera
    Azkeneko bi urteetakoaren an­tzekoa izango da aurtengo Ber­tso Gutiziak. Arratsaldeko 19:00­e­­tan emango zaio hasiera saioari Basque Culinary Cen­te­rreko areto nagusian, eta hori pasata, ordu eta erdi beranduago gutxi gorabehera, hasiko da afaria. Mokadutxoek osatutako otordua izango da, BCCko ikasleek beraiek prestatutakoa.
    Punta-puntako lau bertsolarik hartuko dute parte, horietako hiru errepikatzaileak: Maialen Lujanbio, Unai Agirre, Aitor Mendiluze eta Aitor Sa­rriegi. Lujanbiok eta Agirrek az­keneko bi edizioetan jarri zioten puntua saioari; duela bi urtekoan izan zen Mendiluze, eta Basque Culinary Centerreko oholtzaren gainean estreinatuko da, aurten, Aitor Sarriegi.
    Lauak, Bertsolari Txapel­ke­tako finalean aritutakoak dira, beraz, aski ezagunak izango dira publikoarentzat.
    Gai-jartzailea, aldiz, konfirmatzeke dago, eta baieztatu bezain pronto jakinaraziko du izena Kronikak. 

    Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi eta Unai Agirre bertsolariak izango dira bertan Basque Culinary Centerren, erritmoa jartzen.

    Saio berezian, umorea errima onena
    Aurreko urteetan bezalaxe, saio berezia izatea da Bertso Guti­zia­ken asmoa; bertsolarien umo­rearekin, publikoaren ba­rre-algarek jarriko baitiote errit­moa saioari. Horietakoren bat zurea izatea nahi baduzu, laster jarriko ditu sarrerak salgai, Kronikak.
    Noiz izango den jakinaraziko da aurrerago, baita non ero­si ahal izango diren ere. Beraz, hemendik aurrera adi egon, eta gozatu! 

Iragarki merkeak

  • Garaje marra salgai Atzieta kalean, Pana parkearen ondoan. 13.000 €

    Telefonoa: 688625576


  • Neska bila nabil umeak zaindu eta etxeko lanak egiteko. Aukeran, Hernanikoa nahiago.

    Telefonoa: 616369089


  • Belardenda bat alokatzen ala saltzen da jubilazioagatik Urnietan

    Telefonoa: 943556437


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894