2018/11/16
  • Haur Parkean egin zuten hizkuntza-ekologiaren inguruko tailerra.  Argazkia: KUTXA EKOGUNEA
    Haur Parkean egin zuten hizkuntza-ekologiaren inguruko tailerra. Argazkia: KUTXA EKOGUNEA
  • albistea//KUTXA EKOGUNEA

    Parkeaz gozatzeko aukera, baita helduenek ere

  • Haurrentzat ez ezik, helduentzat ere eskaintza du Kutxa Ekoguneak.

  • HERNANI
    2018/02/03 00:00 Larunbata
  • Haur eta gaztetxoekin lotzen du­gu, normalean, parke hitza, eta horri lotuta, gauza bera egin ohi dugu Kutxa Ekogunea­re­kin, «etorkizun jasangarriago bat lortzea» helburu duen parkearekin. Baina ez da hala, bertan ere, helduek bilatu dezakete beren lekua, eta ez nolanahi!

    Tailerrak eta ikastaroak, helduei zuzenduta
    Helduentzat, hain zuzen, hainbat tailer eta ikastaro egingo dituzte laster, «guztiz praktikoak, eguneroko bizitzan aplika­tu daitezkeenak».
    Gorputz eta etxerako xaboi na­tu­ralak nola egin ikasiko da, aurrena. Hilaren 16an izango da, eta teoria eskaintzeaz gain, bi xaboi natural egingo dituzte. 17:00etatik 20:00e­ta­ra izango da. 
    Hurrengo egunean, hitzaldia egingo dute, debalde: Jolas Li­brea, zergatik eta nola? Haurre­kin praktikan jartzeko baliabideak eta pistak identifikatuko di­­­tuzte. Euskeraz egingo dute goizean (11:00-12:30); eta arratsaldez, gaztelaniaz (17:00-18:30).
    Etxe osasuntsu batean bizi naiz? tailerra izango da otsaileko azkena. Hilaren 23an izango da, 16:30etatik 19:30etara. Etxea osasuntsu eta ekologikoagoa nola bihurtu irakatsiko dute.
    Martxoan ere izango da au­ke­ra: Hizkuntza-praktika ekolo­gi­ko­ak: zer egin haur eta gazteak eus­karaz bizitzeko? eta Ekono­mia ko­laboratiboaren plataformak. Mar­­­txoaren 8, 15 eta 22an izango da aurrenekoa, eta 16ean, bigarrena. 
    Horietan guztietan parte har­tzeko, izena eman edo erreserba egin behar da: 943 552 020 edo erreserbak.ekogunea.eus.
     
    Eskaintza zabaltzen
    Baina hori ez da helduek Kutxa Ekogunean egin dezaketen gau­za bakarra. Bisita gidatuak egin ditzakete, baita tailer tematiko batekin konbinatutakoak: ura au­rrezteko, baratzea balkoian jartzeko... Gainera, enpresentzako eskaintza berezia daukate, eta Haur Parkea alokatzeko au­ke­ra ere bai!
    Horren guztiaren inguruan in­­­for­mazioa nahi izanez gero, jarri harremanetan Kutxa Ekogu­nearekin: 943 552 020 zenbakian edo ekogunea@ekogunea.eus helbide elektronikoan. 

     

    ESKAINTZA HELDUENTZAT

    Tailerrak eta ikastaroak
    - Gorputz eta etxerako xaboi naturalak. Hilaren 16an.
    - Jolas Librea: zergatik eta nola?  Hilaren 17an.
    - Etxe osasuntsu batean bizi naiz? Hilaren 23an.
    - Hizkuntza-praktika ekologikoak: zer egin haur eta gazteak euskaraz bizitzeko? Martxoak 8, 15 eta 22.
    - Ekonomia kolaboratiboaren plataformak. Martxoaren 16an.

    - Bisita gidatuak (+ tailer tematikoak)
    - Enpresentzako eskaintza
    - Ekopolis Topaketak
    - Haur Parkearen alokairua

     

Iragarki merkeak

  • Emakumea lan bila, garbiketan, helduak zaintzen...

    Telefonoa: 609209161


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894