2018/11/16
  • Autoeskola eta Udaletako Euskera departamentuetako arduradunak.
    Autoeskola eta Udaletako Euskera departamentuetako arduradunak.
  • albistea//BURUNTZALDEA - GIDABAIMENA EUSKARAZ KANPAINA

    103 lagunek, aurten gidabaimena euskeraz

  • Hernani eta Astigarragako bi mutil: Xabier Murugarren eta Beñat Montero; eta bi neska: Nora Bengoetxea eta Lierni Roteta saritu dituzte 400 eurorekin Usurbilen egin zen zozketan.

  • HERNANI
    2018/01/28 00:00 Igandea
  • Gidabaimena euskeraz atera duten herritarrak saritu eta gainerakoak ere horretara bultzatzeko helburuz, Burun­tzal­deako udaletako Euskara Departamentuek, eskualdeko auto­eskolekin elkarlanean, urtero kanpaina egiten dute. Hala, aurten 103 lagunek egin dute euskeraz atal teorikoa, eta euskeraren alde egindako hautua eta ahalegina txalotu asmoz, bederatzi sari zozketatu dituzte, hau da, azterketa teorikoak eragindako gastuei aurre egiteko, gehienez ere, 400 euro ematen zaizkio irabazle bakoitzari.

    794 lagunek parte hartu dute 2010etik eta aurten gorakada egon da
    Iazko datuekin alderatuz, gora egin du kopuruak. Izan ere, iaz 95 lagunek egin zuten euskeraz, eta aurten 103 lagunek. «Beraz, bada pozteko datua» adierazi zuen Koro Etxeberria, Hernaniko alkateorde eta Kultura eta Euskarako zinegotziak.
    2010ean abiatu zuten ekimen hau Buruntzaldeko udalek eta gaur arte 794 lagunek hartu dute parte. Horregatik, Koro Etxeberriak datuaren ga­rran­tzia azpimarratu zuen eta guz­tiak zoriondu zituen zozketa egin baino minutu batzuk lehenago.
    Esan zuenez, «kanpaina honen xede-talde nagusia gazteak dira. Gazteek asko balioztatzen duten arloa da, eta, gainera, gaztea helduaroarekin lotzen duen ekimen bat da».
    Bide batez, eskertzekoa da, Etxeberriaren esanetan, es­ku­al­deko autoeskola guztiek parte-hartzea kanpaina honetan. Ekimenean eskualdeko autoeskola denak hartu dute parte.

    Zozketako bederatzi sarituak herriz-herri
    Hain zuzen, ostirala eguerdian egin zen zozketa Usurbilen, Potxoenea kultura gunean. Eta hauxe izan zen zozketaren emaitza, eta, horrenbestez, irabazleak: Andoainen; Eli­xa­bet Mendi­za­bal eta Amaia Ar­men­dariz. Astigarragan; Lier­ni Roteta. Hernanin; Xabier Murugarren, Beñat Montero eta Nora Bengoetxea. Lasarte-Orian; Alex Salsamendi. Urnietan; Andoni Mugica eta Usurbilen; Ekain Manterola.

  • ARGAZKIAK

Iragarki merkeak

  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • Emakumea lan bila, garbiketan, helduak zaintzen...

    Telefonoa: 609209161