2018/11/16
  • albistea//BOTA BERTSOA!

    Gaueko lanen artean, Bota Bertsoa!

  • Laugarrenez antolatu dute Dobera Euskara Elkarteak eta Hernaniko Iraulio Panttalone Bertso Kabiyak aurten ere. ‘Gaueko lanak, eguneko 
    lotsak’ gaiari lotuta egingo dute aurtengoa, eta apirilaren 3ra arte izango da parte 
    hartzeko aukera.

     

  • HERNANI
    2018/01/20 00:00 Larunbata
  • Gaua iristen denean, honen argi faltak, ilun­­­tasunak... eman ohi digute lana, eta ho­rrek izan ohi du eragina, hurrengo egu­­ne­­an. Eta gai hori aintzat hartuta an­tolatu dute aurtengo Bota Bertsoa! bertso paperen lehiaketa txikiaren laugarren edizioa, Do­be­ra Eus­kara Elkar­teak eta Iraulio Pan­ttalone Bertso Kabiyak, Gaueko lanak, eguneko lo­tsak gaiaren bueltan. 

    Berrikuntza bat, funtzionamenduan
    Doberak eta Iraulio Panttalonek propo­sa­tzen duten eginbeharra aurreko hiru ur­te­tako berbera da: bertsoak egitera bultza­tzea, sagardogintzaren eta bertsogintzaren arteko lotura historiko estua aprobe­txa­tuta. Horiek lehiaketara aurkezteko ez da bal­dintza berezirik bete behar, izan ere, edozein neurri eta doinutan konposatu daitezke, antolatzaileek azaldutakoaren ara­­­bera. Eta parte hartzeko, kaxatxoak jarriko dira Urumeal­deko eta inguruko 30 bat sagar­do­tegitan, Hernani, Astiga­rra­ga eta Urni­etan, hain zuzen ere.

    Baina bertan, sagardotegien saltsan eta giroan, ba­­ka­rrik ez, bertsoak lasai-lasai idatzi nahi dituenak ere, izango du parte hartzeko aukera aurtengoan, entregatzeko beste aukera bat luzatuko baitute, baita ere. Dobera Euskara Elkartearen bidez, emailez ere bidali ahal izango dira: dobera@dobera.eus helbidean jasoko dituzte bertsoak. Bide honen bi­­tar­­t­ez ere, apirilaren 3a izango da parte-har­tzeko azkeneko eguna, eta beraz, orduan jasoko dituzte azkeneko bertsoak.

    30 bat sagardotegietan jarriko dituzte kaxak, Doberak eta Iraulio Panttalonek.

    Sari-banaketa, apirilaren 13an
    Apirilaren hasierara arte jasoko dituzte ber­tsoak, eta Iraulio Panttalone Bertso Ka­bi­yako kideek aztertu ondoren, beraiek era­bakiko dituzte saridunak. Denetarik ba­na­tu izan dute: bertso onenari saria, en­tretenigarrienari, potoa duenari, errima bereziekin egindakoei... 
    Aurtengo sari bereziak jakiteko, eta ber­tso saio berezi bezain umoretsuarekin go­zatzeko, dagoeneko jarri dute data Do­be­ra  Euskara Elkarteak eta Iraulio Panttalone Bertso Kabiyak; apirilaren 13an izango da.

    Bertan, sariak banatzeaz aparte, ber­tsoak idatzi dituztenek, horiek kantatzeko aukera izango dute, Bertso Eskolako kideen laguntzarekin. 
    Horien artean dago, Azpeitiko Oierrena, 2017an saridun izan zenetako bat, -tzen erri­marekin egindako bertso onena.

    Sagardogileek jarritako sariak, Doberako produktuak... denetarik eskuratu ahal izango da.

    Sariak, sagardogileek jarriak
    Hogei bat sari egongo dira denera, eta de­ne­tarik banatuko dituzte antolatzaileek, be­­tiere, sagardogileen laguntzaz: sagardo­te­gietan otorduak, Dobe­ra­ko produktuak...  Eta zu, zeren zain zaude? Zein dira zure gaueko lanak? Eta zein egu­neko lotsak?

     

    HAU HEGO-HAIZIA!

    Hego haizea dabil
    negua leuntzen
    Astigarragan zortzi
    hamabi Zarautzen
    sagarduak hamairu
    hasi da igotzen
    hainbeste gradurekin
    hasi naiz berotzen.

    Egilea: Azpeitiko Oier.

    *2017ko edizioan -tzen errimarekin egindako bertso onenari saria.

Iragarki merkeak

  • Emakumea lan bila, garbiketan, helduak zaintzen...

    Telefonoa: 609209161


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894