2018/01/22
  • albistea//EUSKALTEGIAK

    Hernaniko AEKn eta Udal Euskaltegian, matrikula zabalik

  • Epea zabaldu dute bi euskaltegiek, orain izena eman nahi duten ikasleentzat.

  • HERNANI
    2018/01/13 00:00 Larunbata
  • Urtarrilarekin batera, matri­kula epea zabaldu dute, be­rri­ro, Hernaniko AEK euskalte­gi­an eta Udal Euskaltegian, orain izena eman nahi duten ikasle horientzako.
    AEKn, ateak zabaldu dizki­e­te, batetik, HABE azterketan izena emateko asmoa dauka­tenei, euskaltegian bertan daukatelako aukera, azterketa prestatzeko. Eta bestetik, baita euskera praktikatu eta hobetu nahi dutenei ere: «talde giro ezin hobea topatuko duzue, mintzapraktikarako aukera, eta Zilegi Eskoletan parte hartzeko parada», animatu dituzte ikasleak, apuntatzera.
    Horretarako, hiru aukera dauzkate: Hernaniko AEKren lokalera (Larramendi 11, behea) jo dezakete, telefonoz deitu 607 592 864 zenbakira, edo bidali mezua hernani@aek.eus helbide elektronikora.
    Udal Euskaltegian, berriz, ikasleek aukera izango dute, dagoeneko sortuta dauden taldeetan sartzeko. Horretara­ko, euskaltegian bertan gal­de­tu dezakete, eta informazioa eskatu: Karobieta auzoa 63ko lokalera jo, 943 33 18 96 tele­fo­nora deitu, edo emaila idatzi, euskaltegi@hernani.eus