2018/01/16
  • albistea//TXOTX IREKIERA

    Hasi da txotx denboraldia!

  • Zaporeak proiektuak, errekonozimendua «bihotzez eskertuz», egin du txotx irekiera Hernanin.

  • HERNANI
    2018/01/13 14:35 Larunbata
  • Martxan da Hernaniko txotx denboraldia, dagoeneko. Gaur eguerdian ireki dute aurreneko kupela, Zaporeak proiektuko kideek.

    Goizean zehar izan dira trikitilarien doinuak, Kalez Kale Kantarioken abestiak eta kirikoketa erakustaldia, Plazan jendea bildu duena. Eta 13:00ak jo duenean, oholtzara deitu dituzte herritarrak, irekiera ekitaldiari hasiera emateko. Bertan eskertu die Luis Intxauspe alkateak, Zaporeak proiektukoei, egiten duten lana. Eta bertan eman diete, Aitor Ruiz de Eginoren eskultura. Zaporeak proiektuko kide batek ere hartu du hitza, «bihotzez» eskertzeko herritarren babesa eta jasotako errekonozimendua; eta adierazteko «ohorea» izan dela, lotura estua daukatelako Hernanirekin.

    Gero, oholtzatik jaitsi eta sagardo berriaren aurreneko tragoa egin dute, herritarrei bidea eginez segidan, kupelara.

  • ARGAZKIAK

Zubi Lana

  • 56 urteko emakume hernaniarra pertsona helduen zainketan edota etxeko zerbitzuetarako eskaintzen da. Esperientzia handia bi lanpostuetan. Deitu: 658 701 080

    Telefonoa: 658701080