2018/01/22
  • Tartean, Itxaso, Muguiro eta Ane Rodriguez, Tabakalerako zuzendaria.
    Tartean, Itxaso, Muguiro eta Ane Rodriguez, Tabakalerako zuzendaria.
  • albistea//ELIAS QUEREJETA ZINE ESKOLA

    Eraikina aurkeztuta, dagoeneko eman daiteke izena Elias Querejeta Zine Eskolan

  • Donostiako Zinemaldiaren 66garren edizioarekin abiaraziko da Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatutako Elias Querejeta Zine Eskolaren ikasturtea, aurtengo irailean. Matrikula 3.500 eurokoa izango da, ikasle bakoitzeko.

  • HERNANI
    2018/01/13 00:00 Larunbata
  • Azkenean, errealitate bihurtu dela dirudi. Hurrengo ikasturtean irekiko ditu ateak Elias Querejeta Zine Eskolak Taba­ka­­leran, eta horretarako izena eman daiteke dagoeneko. Maia­tzaren 31ra arte izango da au­kera aurrematrikula egiteko, www.zine-eskola.eus web orrian. Aurreneko ikasturtea Donostiako Zinemaldiaren 66­ga­rren edizioarekin batera abia­raziko da.
    2018-2019 ikasturtetik au­rre­ra, hiru graduondoko eskainiko dituzte: artxiboa, komisariotza eta sorkuntza. Matri­ku­laren prezioa 3.500 eurokoa izango da, pertsonako.
    Hala jakinarazi zuten au­rreko astean, Denis Itxaso Kul­tura diputatuak eta Carlos Mu­guirok, Elias Querejeta Zine Es­kola berriaren zuzendariak.

    Espezialitateko, 15 ikasle
    Aurreko astean egindako instalazioen aurkezpenean azaldu zituzten matrikulazio-epearen nondik norakoak Itxasok eta Muguirok. Hasiera batean, «ikas­­keta-plana goi mailako uni­bertsitate ikasketak egin di­tuzten ikasleentzat dago pen­tsatuta», baina azaldu dute «salbuespen gisa aztertuko da zine arloan esperientzia egiaztatua daukate ikaslegaien kasua». Izena eman dutenen artean banatuko dira espezialitateko egongo diren 15 plazak. 

    Eskola, Tabakalerako egoitzan
    Dena prest daukate, beraz, Tabakalerako egoitzak Elias Querejeta Zine Eskola hartu dezan: «Eskolaren espazioa Tabakalerako lehenengo solairuan kokatzen da. 539 metro karratuko azalera du, hainbat espaziotan banatuta. Eskolak emateko hiru ikasgela ditu: ikasgela nagusi bat, non ikasle guztiak sartzen diren, eta beste bi ikasgela misto, erabilera anitzekoak, eskolak emateko, taldean lan egiteko eta bideo eta audio postprodukziorako erabiliko direnak. Hiru laborategi ere baditu, ekipamendu analogiko eta digitalaz hornituak», azaldu zuten aurreko astean.