2018/10/16
  • Ainhitze Kalonje Estibariz
    Ainhitze Kalonje Estibariz
  • albistea//EROTIKAN PLAX - AINHITZE KALONJE ESTIBARIZ

    “Konpainian bada ez ditut pelikulak bukatzen”

  • Ainhitzek, Diametro 200-eko sukaldean egiten du lan. Enplegutik kanpo ere ez da geldi egoten eta Kanika Aisialdi Taldean hezitzaile eta irteeren logista nagusia izateaz gain, arraunean gogoz ibiltzeko denbora eta ilusioa ateratzen du. Entrenamendu batera gerturatu gara ea bere energiaz kutxatu eta mundu erotikoaren itsasoan arraun egiteko pistak ematen dizkigun.

  • HERNANI
    2018/01/13 00:00 Larunbata
  • Zer da arraunean plazer gehien ematen dizuna?

    Ziaboga.

    Zeinekin egingo zenuke gogoz arraun, zer lortzeko?
    Jende askorekin talde lanaren balioa erakusteko.

    Estropadetan garrasika komunikatzen zarete, sexuan garrasiak ala xuxurlak nahiago?
    Hori errexa da, xuxurlak.

    Zer nahiago duzu itsaso arroetan edo bareetan ibili?
    Egunaren arabera, baino arroak nahiago.

    Zerk arrotzen du zure barne itsasoa?
    Ez naiz zaila arrotzen, pizgarri bat daukadanean. 

    Taldeko edo bakarkako saioak nahiago? 
    Taldekoak dudik gabe. 

    Harremanak estrobuz lotuak?
    Estrobu haundi batekin, arrauna lasai joan dadin. 

    Marearen aurka edo alde ibiltzea nahiago?
    Marea ez zait hainbeste inporta, haizea alde baldin badago.

    Zer itoko zenuke itsasoan?
    Berekoikeria.

    PLAZERREN PUTZUA
    Zer egiten duzu plazer hutsagatik?

    Larrua jo.

    Neguko gau hotz baterako plan bat?
    Konpainia ona eta manta goxo bat.

    Jaki erotiko bat?
    Jaki guztiek daukate zerbait erotikoa. 

    Goiza ala gaua?
    Goiza.

    Konpainian ikusteko pelikula bat?
    Konpainiakin bada ez ditut inoiz bukatzen.

    Bihurrikeriak egiteko txoko bat?
    Gaztetxeko bafleen ondoan.

    Zintzilik duzun desira bat?
    Etxera zerbait konpontzea etortzea norbait eta jolasean bukatzea.

    Sutondoan biluzik dantzatzeko abesti bat?
    Ez dakit, baina zerbait kaina askokin. 

    SEX-ESALDIA BUKATU...
    Desioa itotzen da...?  

    Noizbait itotzen da desioa?

    Sua pizten du...?
    Begirada batek.

    Nola esan...?
    Zu zea atzokoa?

    Tatxan! eta orduan...
    Ohean zaude kuleroik gabe.
     
    SASIGALDERA
    Zer esango zenioke arrauneko lagun bati sarketa ezberdinetan plazera sentitzera iritsi nahi duela esango balizu?    
    Lasai planteatzen eta probatzen joateko bere erritmora, eta Plax!-en aholkularitza aurki dezakeela nahi badu.


    ​AINHITZE KALONJE ESTIBARIZ

    Jaio: 
    1992.03.28

    Herria: 
    Hernani 

    Bizitokia: 
    Hernaniko kaxkoa   

    Lanbidea: 
    Sukaldaria

Iragarki merkeak

  • Emakume arduratsuak helduak zaintzen edota garbitasunean lan egingo luke (etxeak, ofizinak...)

    Telefonoa: 654122548


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • Onddi Akademia: LH, DBH eta Batxilerrerako laguntza, maila berdineko talde murriztuak. Astelehenetik Ostiralera 15:30 - 20:00. Urbieta kalea 7.

    Telefonoa: 688719571