2018/01/22
  • albistea//FUTBOLA

    Osasunaren kontra, gaur debalde

  • HERNANI
    2018/01/13 00:00 Larunbata
  • Gaur partida berezia jokatuko da Zubipen, 12:30etan. Jubenilen Ohorezko Nazionalak Osasuna izango du aurkari eta sarrera doakoa izango da. Gogoratu jubeniletan ez dagoela, Espainian, maila altuagorik eta 19garren jardunaldia izango da gaurkoa. Hernani, 16 taldetik hamalaugarren dago sailkapenean eta garaipena garrantzitsua da maila mantentzeko bidean. Osasuna 8garrena da sailkapenean. Beste partidu garrantzitsua lehen taldeak jokatuko du bihar. 16:00etan, Erregional Ohorezko Mailan, Ordizia liderraren bisita jasoko du. Irabazi ezkero liderrarekin berdinduko luke sailkapenean. Aurten denboraldia oso estu doa eta lehen sei sailkatuak hiru puntutan daude.