2018/01/16
  • BECeko zortzi finalistak izango dira Anoetan, bihar iluntzean.
    BECeko zortzi finalistak izango dira Anoetan, bihar iluntzean.
  • albistea//BERTSOLARITZA

    Ohorezko sakea egingo du Maialen Lujanbiok, Anoetan

  • Omenaldia egingo diote bertsolari hernaniarrari, bihar, Reala eta Bartzelonaren arteko partiduan. BECeko finalistak, palkoan.

  • HERNANI
    2018/01/13 00:00 Larunbata
  • Futbolaren munduan ere jasoko du errekonozimendua, Maialen Lujanbiok, Bertsolari Txapelketa Nagusiko txapel­dun izan ondoren. Ohorezko sakea egingo du bertsolari her­naniarrak, bihar iluntzean, Donostiako Anoeta futbol ze­la­­ian; eta modu horretara, ome­naldia egingo diote, Realaren eta Bartzelonaren arteko par­ti­duaren aurretik.
    Iluntzeko 20:45etan izango da hori, eta Lujanbio ez da, bertan errekonozituko duten bertsolari bakarra; ezta her­na­niar bakarra ere. Izan ere, Bertsolari Txapelketa Nagu­siko beste finalista guztiak, BECen Lujanbiorekin batera aritu zirenak, Anoetako palko­an egongo dira, partiduan.
    Hortaz, bertan izango dira Unai Agirre hernaniarra, Ber­tso Eskolako Aitor Mendiluze eta Beñat Gaztelumendi, eta Sustrai Colina, Amets Arzallus, Igor Elortza eta Aitor Sarriegi.
    Omenaldi horren bitartez, «bertsolaritzari eta euskal kul­turgintzari keinu bat» egin nahi izan die Realak, «gure konpromisoa kirol arloaz ha­ra­tago baitoa», azaldu du talde txuri-urdinak, web orrian. 

Zubi Lana

  • 56 urteko emakume hernaniarra pertsona helduen zainketan edota etxeko zerbitzuetarako eskaintzen da. Esperientzia handia bi lanpostuetan. Deitu: 658 701 080

    Telefonoa: 658701080