2018/04/19
  • Atzoko aurkezpenean, Urnietako Gazte Informazio Puntuan.
    Atzoko aurkezpenean, Urnietako Gazte Informazio Puntuan.
  • albistea//BURUNTZALDEA ‘BIDAIATEKA’ LEHIAKETA

    Egin duzun bidaia kontatu nahi duzu?

  • ‘Bidaiateka’ bidaien diaporama lehiaketa antolatu du Urnietako Udalak, Buruntzaldeako gazteei zuzenduta. Bidaia baten kontaketa egitea da helburua, eta saria izango dute bost aukeratuek. 

  • HERNANI EREÑOTZU ASTIGARRAGA
    2018/01/13 00:00 Larunbata
  • «Buruntzaldean gazte bidaiazale asko izango dira, seguru», nabarmendu zuten atzo, Urnie­tako Gazte Informazio Pun­tu­an. Eta horiei zuzenduta, lehiaketa bat aurkeztu zuten: Bidaiateka, bidaien diaporama lehiaketa.
    Horren nondik norakoak azaldu zituzten Olatz Urretabiz­kaia eta Eneko Zulaika Gazte Informazio Puntuko teknikariek, David Rosco Udaleko Sus­ta­pen eta Garapen Pertsonaleko zinegotziak, eta Josune Mayor Sustapeneko arduradunak.

    30-60 minututan bidaia kontatzea, diapositibekin
    Lehiaketaren bitartez, bidaiazaleek aukera izango dute, egin dituzten bidaiak ezagutzera emateko. 30-60 minutuko aurkezpen bat egin beharko dute, eta diapositibekin, irudi eta bideoekin lagunduta, bidaia kontatuko dute.
    «Gai zara zure bidaien inguruan hitz egiteko, ordu erdi eta ordubete artean? Hau zuretzako prestatutako lehiaketa da! Kontaiguzu nolakoa izan zen esperientzia horietako bat, nola antolatu zenuen bidaia, zergatik egin zenuen toki horretarako ibilbidea, eta han zer ikusi eta ikasi zenuen», animatu dituzte parte hartzera.

    Aukeratutako bostentzat saria, eta aurkezpen onenarentzat sari berezia
    Izena ematerakoan, azalduko dute partehartzaileek, nolako aurkezpena egingo luketen; eta aurkeztutako guztien artean, «kalitatearen arabera», bost aukeratuko dituzte: horiek dira beraien diaporama aurkezteko aukera izango dutenak, jendaurrean. Eta bost horiek, saria jasoko dute, 100 eurokoa. 
    Baina sari potoloagoa ere lortu de­zakete: bost aurkezpenak egin ondoren, onenari 300 euroko saria emango dio Uda­lak, epaimahaiak aukeratuta; eta diaporama bakoitzera joandako ikusleen balorazioekin, ikuslearen saria emango dute, 200 eurokoa.

    Urtarrilaren 15etik otsailaren 19ra izango da izena emateko aukera; orriak eskuragarri daude dagoeneko.

    Izenematea, astelehenetik
    Lehiaketan parte hartzeko, da­torren astelehenean zabalduko dute izena emateko epea, eta otsailaren 9ra arte izango da aukera. Horretarako, nahikoa da Buruntzaldean bizi, ikasi edo lan egitea, eta 16 urte baino gehiago izatea.
    «Hortaz, bidaiazalea bazara eta bidaia politik baduzu kontatzeko, ez izan zalantzarik eta eman izena», adierazi dute. Hiru tokitan daude eskuragarri izenemate orriak: Lekaio kultur etxean, Gazte Informazio Pun­tuan, eta www.urnieta.eus web orrian. Bete ondoren, toki ho­rietan entregatu daitezke, edota gazteinformazioa@urnieta.eus emailera edo 650 250 356 whatsappera bidali.

    Aurkezpenak, martxoaren 19tik 23rako astean
    Otsailaren bukaeran jakinaraziko dute, zein izan diren bost aukeratuak, Udalaren web orri­an eta sare sozialetan. Eta haiek, martxoaren 19tik 23rako astean egingo dute aurkezpena. Orduan zehaztuko da aurkezpen bakoi­tza­ren eguna, ordua eta tokia. 

Iragarki merkeak

  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894