2018/07/22
  • Abenduaren 2an aurkeztu zuten urtebeterako erronka, Tilosetan.
    Abenduaren 2an aurkeztu zuten urtebeterako erronka, Tilosetan.
  • albistea//EUSKARA ARI DU ELKARTEA

    Urtebeteko erronkan, izenematea zabalik

  • Webgune berria martxan jartzearekin batera, izena emateko epea zabaldu du Euskara Ari Duk, ‘Baietz Hernanik!’ egitasmorako. Interneten, lokalean edo telefonoz apuntatu daiteke.

  • HERNANI
    2018/01/12 00:00 Ostirala
  • Otsailaren 3an abiatuko da Baietz Hernanik! egitasmoa, Euskara Ari Duren eskutik. Egun horretatik aurrera, 11 hi­labetez, erronkak betetzeari ekingo diote hernaniarrek.
    Eta horretarako, dagoeneko zabalik dago izenematea. Aste­artean ireki zuten epea, web­gunea martxan jartzea­rekin ba­­tera: www.euskaraaridu.eus. Web orrian bertan apuntatu daiteke, formularioa beteta; Larramendi 11ko lokalean; edo 673 926 133 tele­fonora deituta.

    Bakoitzak bere erronka, eta ekiteko hilabetea
    Hizkuntza ohitura bat aldatzea da erronka, baina guztiek ez dute izango erron­ka bera. Nor­be­rak berea pentsatu behar du, eta hilabete bakoi­tze­rako, erron­ka bana au­ke­ra­tu deza­ke, gainera. Erronkari zein hilabe­tetan heldu ere, au­ke­ran izango da. Horretarako, hilero zabal­duko da izena ema­teko epea. Eta gero, hilean be­hin, par­te­har­tzaileei inkesta pasako die­te emailez, erron­ka­ren jarrai­­pena egiteko, eta egi­tasmoak izan duen eragina balo­ra­tze­ko. Bertan galdetuko zaie, erron­ka zein neurritan bete duten.
    Erronkak ezberdinak izan arren, guztien helburua bera izango da: Hernanin euskeraz bizitzea. Horretarako, aldatu nahi dute ohitura, eguneroko harremanetan euskerara jo­tzekoa: «euskeraz dakigunok euskerari eutsi behar diogu, ahal den guztietan; eta eus­ke­raz ulertu bai baina hitz egitea kostatzen zaigunoi, eskatu behar diogu, euskeraz dakie­na­ri, euskeraz jarraitzeko».
    Beraz, nabarmendu dute guztientzako moduko erron­kak badaudela: «denok izango duzue parte hartzeko aukera! Animatu eta eman izena!». 

Iragarki merkeak

  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894