2018/10/16
  • albistea//UDAL LIBURUTEGIA

    2018an, irakurtzen jarraitu edo hasi nahi?

  • Udal Liburutegiko erabiltzaileen iritziekin osatutako gomendio zerrenda egin dute arduradunek, 2018a irakurtzen hasteko.

  • HERNANI
    2018/01/06 00:00 Larunbata
  • Urte berri bat hasten denean, askok eta askok egiten dute urte berriaren asmoen zerrenda, eta horien artean, egoten da maiz gehiago irakurtzearena, edo irakurtzen jarraitzearena. Eta horiei zu­zenduta prestatu dute ze­rrenda hau Udal Liburuko ar­duradunek, erabiltzaileen iritzien laguntzarekin.

    ‘Kutunenak 2017’ gidan
    Hain zuzen, gomendio ho­ri­ek jasoko ditu Kutu­nenak 2017 irakurketa-gidak, laster ka­le­ratuko dutenak; horiek guz­tiak, beraz, Liburutegian daude eskuragarri eta eLibu­rutegian baldin badaude, jakinaraziko dute.

    ‘Kutunenak 2017’ gida kaleratuko dute, laster, gomendiko hauekin eta beste askorekin.

    Erabiltzaileen artean osatutako gida
    «Gida honetan jasotzen ditugu erabiltzaileek urte osoan (2017) irakurritakoaren artean go­men­dagarriena iruditu za­ie­na, eta ez du zertan izan behar azkeneko nobedadea», azaldu dute. Hortaz, «hau ez da 2017an argitaratutakoaren artean ‘onena’ edo ‘aipagarriena’, irakurtzea gustoko du­ena jendeak gomendatzen duena, baizik», nabarmendu dute.
    Aipatutako erabiltzaileek gomendatzean hainbat arrazoi eman dituzte: hausnarketa bultzatzen dutelako, atseginak direlako, ahaztu ezin dugun gertakizunen bat kontatzen duelako...

    Hernaniko bi
    Aurten, gomendioen artean, hernaniar baten eta Hernanin bizi den beste baten tituluak daude, horiek dira: Katta­lin Miner eta Antonio Casado Da Rocha.

    GOMENDIOAK
    - Alexis Zorbaren hitzak eta egintzak. Nikos Kazantzakis; itzulpena: Luis Berrizbeitia. Elkar
    - Bihotz handiegia. Eider Rodriguez. Susa
    - Bull Mountain. Brian Panovich. Siruela.
    - Una casa en Walden y otros ensayos sobre Thoreau y cultura contemporánea. Antonio Casado da Rocha. Pepitas de calabaza.
    - La mirada de los peces. Sergio del Molino. Random House.
    - Nola heldu naiz ni honaino. Kattalin Miner. Elkar.
    - Nomada. Aitziber Etxeberria. Erein.
    - Los refugios de la memoria. J.L. Cancho. Papeles mínimos.
    - La última posada. Imre Kertész. Acantilado.

Iragarki merkeak

  • Emakume arduratsuak helduak zaintzen edota garbitasunean lan egingo luke (etxeak, ofizinak...)

    Telefonoa: 654122548


  • Onddi Akademia: LH, DBH eta Batxilerrerako laguntza, maila berdineko talde murriztuak. Astelehenetik Ostiralera 15:30 - 20:00. Urbieta kalea 7.

    Telefonoa: 688719571


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894