2018/01/22
  • Atsegindegiko itxiturarako aurrekontuan partida dago.
    Atsegindegiko itxiturarako aurrekontuan partida dago.
  • albistea//UDALA AURREKONTUAK

    33.394.094 euro 2018ko aurrekontuak, EH Bilduren aldeko botoekin

  • Hernaniko Udalaren aurrekontuak %6,6ko igoera izan du 2017koarekin alderatuz gero. Udalari dagokion partidak 1.713.383 euro gehiago izango du; eta Ereñotzukoak gora egin du, 22.225 eurotan. Inbertsioak izan dira gehien indartu direnak %17 igo eta gero eta horien artean Hernani Erabakik.

  • HERNANI
    2018/01/06 00:00 Larunbata
  • 2018KO aurre­kon­tuak onartu ziren Hernanin, EH Bilduren aldeko botoekin, EAJ eta PSE­ren kontrakoekin eta OHren absten­­tzioarekin. Guztira, %6­ko igoera onartu zen 2018ko aurrekon­tuetarako: 33.394.094 euro. Ho­rie­tatik, 27.427.709 euro izango dira Hernaniko Udale­rako; 8.104.217 euro Udaleko Zerbitzu Sozia­letarako; eta 377.889 euro Ereñotzuko Auzo Udalerako.
    Pasa den urtearekin al­de­ratuz gero, igoera %6,6koa da. Ere­ño­tzura bide­ratzen den ekarpe­nak ere igoera nabaria edukiko du; 355 milatik 377 mila eurora.
    Intxauspek azaldu zuen PSErekin eta OHrekin bildu zirela, haien kezkak eta zalan­tzak argitu eta proposamenak jasotzeko, eta EAJri ere «lanketa egitea proposatu arren, EAJk biltzeko asmorik ez» zue­la adierazi ziela. Beraz, aurrekontua onartu zuten EH Bil­duren aldeko botoekin, EAJ eta PSEren kontrakoekin, osoko  zuzenketak egin zituztelako, eta OHren abstentzioarekin. OHko Jaione Aristregik azaldu zuen abstenitu egiten zirela, «aurrekontuak nahiko sozialak eta jasangarriak» izan arren, «Udal Taldean konfian­tza galdu» dutelako; «iaz ere negoziatu genituen proposamenak, eta abendura arte ez dugu jakin zertan ziren».

    «Herri jasangarria, aktiboa eta solidarioa»
    Aurrekontuak «Gobernu Talde honen 3garrenak» direla azaldu zuen Intxauspek, eta «hiru ardatz» dituztela: «hernaniarren bizimodua hobetu, zerbi­tzuen kalitatea hobetu eta herriaren garapen jasangarria bermatu». Isa Sanchez Oga­sun zinegotziak diru kontuen azalpen zehatzagoak eman zituen, eta arlo bakoi­tzeko zinegotziak azaldu zituen aurreikusi diren proposamenetako batzuk.
    Herri jasangarria bul­tzatu nahi da eta horretarako: 13,3 mi­lioi bi­deratu dira, (aurre­kontu oso­a­ren ia erdia, %48,62). Herri akti­boaren apus­tua egiten da eta horretarako 7 milioi bide­ratu dituzte propo­sa­menean   (au­rre­­­kon­­tu­­aren laurden bat. %25,55), eta Hernani herri so­li­darioa izateko apostua egin nahi dute, ho­rre­tarako 3,2 mili­oi banatuz (aurrekon­tuaren %11,34). Admi­nistrazio gastuek, aldiz, 3,6 mili­oi (%13,12) suposatzen dute.
    Euskara eta Kultura arloan azpimarratu ziren, besteak beste, taldeentzako dirulaguntzen igoera, Biteriko aforoa haunditu eta akustika hobe­tzeko obrak, eta Musika eta Dantza gune bat sor­tzeko ideia; Zerbitzu Sozialetan, gi­zarte langile bat gehiago kontrata­tzea; Hezkuntzan, Baso Eskola martxan jartzea; Kirole­tan, obrak eskaintzen di­tu­en baliabideak aprobetxatzea; Lan­ki­­detzan, dirulaguntzak igo­tzea; Berdintasun eta Gaz­te­­ria arloetan, Emakume etxea, eta gazteentzako es­kain­tza manten­tzea; Ingurugiroan, azterketak egitea lurzoruaren kutsaduraren eta aire kalitatearen inguruan, Fago­llagako zentrala erostea edota enpresei gaikako hondakin bilketa zerbitzua ematea; eta Azpi­egitura Infor­matikoei dagokienez, sare libre eta askeen alde egin eta lizen­tzietan aurreztea».

    Inbertsioek 2.290.350 euro, iaz baino %17 gehiago
    Inbertsioek 2.290.350 euro har­tuko dituzte, iaz baino %17a gehiago. Horien artean, Hernani Erabakiren 500.000 e­uroek in­bertsioen %22 hartzen dute, eta herritarren esku uzten dute diru hori, urtero.
    Horrez gain, urbanizazio proiektuak az­ter­tzeko edo gau­zatzeko ere par­tida bat egongo da: Ga­la­rretako eremua gara­tzeko, Urbieta kale­aren peato­na­liza­ziorako, Atse­gindegiko itxi­turarako, Mañe i Fla­quer plaza be­rritzeko, Kara­bel II. Faserako eta Portu-Eliza­txo bidearen ur­ba­­nizazioa egite­ko izango dena.
    Udal azpiegituretan, aldiz, Biteri kul­tur etxea berritzeko lane­kin jarraituko da, herri ikas­te­txe­­ak mantentzeko eta berri­tzeko lanekin ere bai, areto nagu­­si­aren zaharberritzean eta San­­diusterri aretoa dantza eta mu­sikarako areto bihurtzeko pro­iek­tuan ere inbertsioak egin­ nahi dira.
    Hirigintza plane­amen­du­aren generoa azterlanak egingo dira. Baita ohiko lanak ere: asfal­tatzeko, landa bideak, iris­ga­rritasuna hobetzeko lanak, ur­banizazio lan txikiak...
    Langileria gastuetan igoera 50.000 eurokoa da, ego­kitza­penak egin eta gero. 2018rako ez da soldata igoerarik aurreikusi Estatuko Aurrekontuen Legea onartu gabe dagoenez.

    Ondasun arruntak eta zerbitzuen gastuak
    Kapitulu honetan oro har 810.000 euroko igoera aurre­ikusten da. Igoera horretan biltzen dira, urte honetarako aurreikusten diren zerbitzu kon­tratazio edota erosketa be­rriak, edota gaur egun in­darrean daudenen hobe­kuntzak. Hori­etan aipagarriena hondakin bil­ketan emango den zerbitzu an­pliazio eta berranto­la­ke­tarekin zerikusia duena.

    Transferentziak eta dirulaguntzak
    Beterri eskualdeko udalen hitzar­menari jarraituz 132.000 euroko diru ekarpena egingo du. Udalbiltza Partzuergoari 45.000 euroko ekarpena. Lankidetza proiektuetara bideratuko dira sarrera arrunten %0,79 (213.000 euro). Etxebizitza alokairua la­gun­tzeko  164.000 euro.

    Sailez-Sail laburpena: Hirigintza
    Hirigintza planean jasotako hiri antolaketa eta urbanizazio la­netarako partida irekiak uzten dira, egitasmoak zehaztu ahala osatzeko: Urbieta kaleko pea­tonalizazioa; Karabel Auzoa II fa­sea. Hirigintza planaren  berri­kus­pena genero ikuspegia txer­tatzeko 50.000 bideratuko dira. Irisgarritasun plana egiteko 30.000 euro.
    Hasierako aurrekontuan ja­so­ta ez badago ere, Galarreta Sistema Orokorraren trami­ta­zioarekin aurrera jarraitzen da. Bigarren fasearen helburua GI-2132 errepideko biribilgunea egitea da eta G.06 Butano sek­torearen garapenak sortu­tako beharretara egokitzea. Bestetik G.06 eremuaren urbanizazio lanak 3.073.000 eurokoak dira. Obra hauen kostua garapen bi­dea abian jarrita duten Gala­rretako sektore eta areen kon­tura finantzatzen da. Alabaina, finantziazio honetan zailta­su­nak aurreikusten dira, eta hori dela eta, lanak hasi nahi badira Udalak aurreratu beharko du kopuru bat. Aurrerapen hau, zehazten den heinean, Diru­zaintzako Gerakinaren kontura finantzatu beharko da.

    Ingurumena
    Ekonomia zirkularraren prin­tzi­pioek gidatzen dituzte aurre­kon­tuen egitasmoak: «honda­kinen ku­deaketa ar­du­ratsuaren al­de­ko apus­tu­arekin jarraituko dugu eta Uda­lak industria poli­go­noen hon­dakinen bil­keta se­lektiboa har­­tuko du bere gain Gar­bitania en­presa publiko­aren bidez», iragarri zuten.
    Konpost planta eraikitzeko azterketa ere egingo da. «Her­na­­ni­arrok sortzen dugun orga­nikoa kon­­­post bihurtu eta gure ba­se­rri­etan eta sagar­dote­gi­etan era­bilita zikloa itxiko du­gu. Horrela, lor­tu­ko dugu kudea­keta osoa Uda­la­ren esku egotea eta bil­keta modu egokian egiten de­la ber­matu ahal izango dugu».
    Energia Plana eginda dago eta horrek proposatzen dituen egi­tasmo batzuk gauzatuko di­tuzte 2018an. Konpost planta berriaren egi­tasmoa burutzeko 100.000 eu­­ro bideratuko dira, partida ire­ki bezala, aurrerago osatu beharko dena.
    Azterlanen atalean, aurreko urteetako ildoari jarraituko zaio.

    Politika soziala
    Urteroko ekimenak manten­duko dira berdintasun alorrean. Emakumearen etxeari dago­kionez, 2016 eta 2017 bitartean parte-hartze prozesua egin zen eta eraikina definitzeko proiek­­tua urte amai­eran bu­ka­tuko da. Aurreikusita­koa­ren ara­bera, la­nak 2018­an egingo dira, lehen lauhilekoan. Paraleloan landu nahi den dinamizazio eta komunikazio prozesurako 14.000 euro aurreikusi dira.  
    Indarkeri matxistaren pro­tokol­oaren garapena eta ekintza lanak burutzeko, 20.000 euroko partida aurreikusi da.
    Lankidetza proiektuetara, ur­tero bezala, «gure kon­pro­misoa bete eta aurrekon­tuaren %0,79 bideratuko dugu, 213.000 euro». Iaz baino 14.000 euro gehiago.
    AMHER elkarteari diru-la­gun­tza 10.000 euro haundituko zaio. Etxebizitzen alokairurako diru-laguntzak mantenduko di­ra (164.000 euro).

    2018ko Udal Aurrekontuak

    Hernaniko Udala

    27.427.709
    sarrerak
    l Zerga zuzenak 6.562.650
    l Eraikuntza zerga 370.000
    l Tasak 6.475.654
    ll Dirulaguntzak 13.584.232
    l Ondare sarrerak 62.615
    l Hirigintza sarrerak 6.019
    l Kapital dirulaguntzak 6.538
    l  Finantza aktiboak10.000
    l Mailegu berriak 350.000
    gastuak
    l Langilegoa 8.005.063
    l Gastu arrunta 11.494.237
    l Interesak 14.000
    l Dirulaguntzak 4.492.241
    l  Ezustekoak 709.581
    l Inbertsioak 2.290.350
    l Kapital dirulaguntzak 0
    l Finantza aktiboak 10.000
    l Finantza pasiboak 362.000

     

    Udaltzaingoa
    Jantzien eta Udaltzainen eki­paziorako 12.000 euroko partida be­rezia. Ibilgailua erosteko 30.000 euro eta trafiko kamarak berritzeko 4.000 euro.

    Herri lanak
    Kale garbiketarako eta ber­de­guneak mantentzeko par­tida handitu da. Kale argiteria LED tekno­logiarekin jartzen ja­rrai­tuko da energetikoki era­gin­korragoa iza­teko helburuz.
    Ur saneamenduaren sarea mantentzeko partidari eutsiko diote eta horretaz gain, «parte hartzea bultzatzen jarraituko dugu (HE, Lizeaga 3.0, Turismo hausnarketa, kultur sorkun­tzari buruzko haus­narketa...)».
    Kale eta bideen man­te­nu­rako urteroko kopurua au­rrei­kusten da, 175.000 euro. Asfaltatze lanetarako 85.000 euro, landa bideetarako 45.000 euro, auzoetako markesinak berritzeko 30.000, urbanizazio lanetarako 240.000 euro eta kamioi berria obretako langi­leentzat, 90 mila euro.

    Saneamendua, ur hornidura, kale argiteria
    Sarearen mantenu lanetarako aurre­ikus­ten dira, guztira 260.000 euro. Sarearen hobe­kuntza lane­­tarako 125.000 euro aurre­ikusi dira.

    Hezkuntza eta  kultura
    Hezkuntzarekin lotutako pro­gramak mantentzen dira eta ikas­tetxeen mantenurako eta inbertsioetarako 203.000 euro­koa da partida.
    Liburutegiko funtsak eros­teko 44.000 euro eta kultur alorreko inbertsioak egiteko, 260.000 euro.
    Udal areto nagusiaren berri­tze lanak egiteko, 80.000 euro.

    Oposizioko alderdiek «konfidantza galdu» eta «betiko arazoak» ikusten dituzte

    EAJk eta PSE-EEk ezezkoa bozkatu zuten ­eta alderdi sozialistaren esanetan «azken urteetako
    txarrenak dira». Orain Hernani aurten abstenitu egin da.

    EAJk aurrekontuen aurka boz­katu zuen Plenoan. Zerbitzu So­zialetako eta Ereñotzuko au­rre­kontuen alde, baina oro­ko­rrean aurka. Andoni Amo­narraiz bo­ze­ra­maileak Kro­ni­kari azal­du dio­nez, betiko arazoak aur­kitu dai­tezke eta adibide batzuk jarri ditu: «EH Bildu Udal Gobernuan da­goen sei urteetan 600.000 eu­ro xa­hutu ditu, diru publi­kotik, bere kontseilari pertso­na­lak ordain­tzen. Eta jarrai­tuko du».
    «Bilduk berriro ere oposi­zi­oko ar­duradun politikoak bi­ga­rren mai­lako langile bezala har­tzen ditu, eta ez die beraien la­na ain­tzat hartzen, beste edozein lan­gi­leekin egiten du­ten bezala, eta bes­te udal­etxe­etan egiten den bezala».
    «EH Bilduk pertsonalaren egi­­turan proposatzen duen orga­­ni­­gramarekin ez gatoz bat. Zuze­ne­ko erosketen pro­ze­­suetan (4.000 baino gutxia­go­koak) sis­te­mare­kin ez gatoz bat. Ez da az­tertu EAJ-k pro­po­satu zu­en be­zala ro­tazio prozesu bat Her­na­nin dau­den lantegi guz­tien ar­te­an eta be­ti berdinei erosten zaie».
    «Gudarien Plazaren erreha­bi­li­tazio edo birgaitze prozesua ez da kontutan hartu, EAJ eta Kaxko El­kar­teak eskatu bezala behin eta berriz».
    «Kaxkoan dauden arazo­e­kin, oraindik ez dira haunditu edo ego­­kitu udaltzainen kopu­rua, tur­no bakoitzeko udaltzain baten gehiketa eginda gutxi­e­nez».
    «EH Bilduk aurrekontu hau­e­tan, hernaniarron dirua, be­rriro ere udalbitzako suben­tzi­oa ho­be­tzen du %200 igoz, ja­kinda elkar­te honek EH Bilduk go­bernatu­tako udalerriez  osa­­­­tuta dagoela soilik. 15.000 eu­rotik 45.000 euro­tara pasa­tuko da 2018 urtean».
    «Atez ateko sistema man­tentzen da eta 900.000 eurotako gastuen igoera bat suposatzen du (aurrekontu guztiaren %10,65). Gehikuntza honek, atez ate­koa­rekin, Bilduk sortutako ‘txirin­gi­toa’ ordaintzeko balio edo bidara­tzen da. Bosgarren kon­te­nedore­arekin honda­ki­nen bil­keta eta tratamendua  egin dai­teke an­tze­­ko emai­tzekin. Sis­tema honekin her­na­ni­arrek 1.000.000 euro­tako aurrez­penaizan­go lukete. Adibi­dez, Sasi­etako Man­ko­mu­nitate­an egiten den bezala».
    «Bilduren gestioaren adi­bide erakusgarria da olio bil­ke­taren ku­deaketa. 12.000 euro ordain­tzen jarraitzen da ur­tero, doan egin daitekeenean. 48.000 euro bota dira zaka­rrontzira. Zer­ga­tik?». «Bestetik, auzite­gi­etara era­man dugu diru pu­blikoa erre­gulatzen duen araua, opo­sizioa gobernu talde­aren au­rrean dis­kri­mi­natzen duel­akoan».

    PSE-EE: «Ez dugu txeke zuri bat emango, gero nahi dena egiteko»
    PSE-EE alderdiko Ricardo Cres­pok aurrekontuen balorazioa egi­te­rakoan adierazi du, «Go­ber­­nu Talde honek azken urte­­etan aur­keztu dituen aurrekon­turik txa­rrenak direla.  Zehaztu gabe­enak dira eta fede ariketa mo­duko bat egitea eskatzen zaigu. Eta PSE-EEk ez du txeke zuri bat emango, gero nahi dena egi­teko».
    «Aurrekontuen lehen fa­se­an 100.000 euroko zazpi partida aur­kez­tu ziren. Esan zitzaigun sor­tzen zirela gauzatzen joa­te­ko, foru funtsaren liki­da­zio­a­ren eta bes­te urteetako sobera­kinaren arabera. Zain egon be­har badegu hori gauza­tzeko, Etxe­berriko la­ne­kin egin duten bezala, 2015eko hauteskun­de­etan ira­garri zuten bezala eta 2017ko abenduan lizitatu dute­na... bi urte eta erdi beran­dua­go. Hori kudeaketa txar baten sei­nale da. Gainera, behin be­ti­ko aurre­kontuan, zazpi parti­detako bat desagertu da, Ka­rabeli zegokiona esaterako».
    «Azken urteetan bezala hon­­dakinen kudeaketara bide­ra­tuta­ko dirua gehitzen doa eta ez gau­de ados. Aurten gehitu da, indus­tri­aguneetako bilketa bere gain har­tu duelako Udalak eta batez ere Astigarraga Garbi­taniatik ir­ten delako. Horrek soilik 580.000 euroko haundia­gotzea suposa­tzen du».  
    «Sarrerak puztuta daude. Batez ere kiroldegiko sarre­re­tan. Baina gauza bat dago batez ere, PSE-EE moles­ta­tzen duena. EH Bil­du­­rekin nego­ziatu zen Kax­ko­ko leihoen aldatzearen in­gu­ru­an, auzo­etara zabaldu zite­keena, eta baita iris­garri­tasun hobe­­kun­tzak bizilagun ko­mu­nitate des­ber­­­dinetan edo igogai­luen insta­lakuntzan. Ho­rre­ta­rako 60.000 eu­ro bide­ratzea nego­­­ziatu zen eta horietatik 10.000 euro jarri zituen bakarrik mar­­txan pasa den urte­an. Azke­ne­an nego­zia­tutako 60.000­tik 10.000­an geratu da eta leiho­etara ba­karrik zuzenduta. Gal­­detuta zabalduko duten, az­ter­tu egin behar dutela da eran­tzuna».

    Orain Hernani: «Gure zuzenketak ez daude salgai»
    Orain Hernanik aurrekontuen ba­lo­razioa egiterakoan azpi­marratu du aurtengo bere botu al­daketaren arrazoia. Pasa den urtean alde bozkatu zuen, baina aurten abstenitu egin da. «Zalan­tza haundiak ditugu Gober­nu Taldeak, 2017an onar­tu zizki­gu­ten, zuzenketak egin­go dituenik. Negozia­zioetan iku­si genuen edo­zein zuzen­keta onartzeko prest zeudela, ulertu eta intere­satu gabe ere, aldeko botuaren ordez».
    Orain Hernanik dio konfi­dan­­tza galdu duela Udal Gober­nu­an. «Pasa den urteko zuzen­ke­ten egoera jakin nahi izan dugu hilabete askotan, baina abendu­aren 2ra arte ez dugu ezerrez jakin, alkate eta ogasun zinego­tziarekin bildu ginen arte 2018ra­ko aurre­kontuez hitz e­giteko bile­ran. Ia bat bera ere ez da aurrera eraman eta okerrena da EH Bil­du­­ren Gobernuak uste zuela ba­tzuk eginak zeudela, hor ikusi ge­nu­en benetako inte­resa. Gogo­ratzen diogu Gober­nuari Herna­niko herriari zor dizki­etela».
    Orain Hernanik dioenez «aurten ere Gobernua zu­zen­­ketak onartzeko prest ze­goen, hori bai beti baiez­koaren bo­toaren ordez. Argi geratu zaigu alkatearentzat merkata­ritzako eragiketa bat besterik ez zela. Gauza da, Orain Hernanik ez zituela saltzen, herria­rentzat oparitzen ditu eta EH Bilduri uzten dizkiogu interesgarriak iruditzen bazaizkio».  
    Ez dugu gure aldeko boto­arekin, Gobernuak oposi­zioaren partehartzea bul­tzatzen due­naren itsurakerian erori nahi, praktikan oposizioa ezer­tarako kontutan hartzen ez duenean eta zailtasunak jar­tzen dituen hei­nean, modu po­sible guztietan, gure lana bete­tzerako garaian. Beste lanen artean, Gobernuaren ekintzak kontro­latu eta ikus­katzea da oposi­zioaren lana».
    Eta azkenik, OHk argi utzi nahi du, «gure zuzen­ketak ez zeudela salgai, herriari oparitzen dizkiogula. EH Bilduren Gober­nuaren esku­etan geratzen dira aurrera era­man edo ez».