Bertako igogailuak: mantentze-lan profesionalaren aldeko apustua

Kronika - Erredakzioa 2017ko abe. 16a, 01:00

 

Ospakizunetan daude Ber­tako enpresan. Hiru urte bete­ko dituzte laster, eta badute zer ospatu: Euskal Herrian man­tentze-lanak egi­ten dituz­ten enpresen artean gehien hazi dena da. Bizila­gunen komu­nitate askok era­ba­kitzen dute mantentze-lan enpresa alda­tzea eta Berta­ko­ren aldeko apustua egitea. Urtean, batez beste, 200 komunitatek egiten dute 10-15 urte arteko eskar­mentua duten teknika­rien al­deko hautua.

Hori da, gainera, Bertakok duen baliorik handiena: tekni­kariak. Eurek sortutako enpre­sa da. Beste leku batzuetan lanean jardun eta hango bali­abideak ikusita, enpresa berria sortzeko erabakia hartu zuten pertsonek. Teknikari horiek 24 orduko zerbitzu erreala ema­ten dute; hau da, larrialdietan bakarrik barik, abisu guztiak kontrolatzen eta premiak bete­tzen dituzte, astelehenetik igandera, 24 orduz eta urteko 365 egunetan.
Dena den, eguneroko lan onari esker, egiten duten mantentze-lan onari esker, matxurengatik jasotako abisuak oso gutxi dira. Teknikariek egiten duten lan onak, gerora dauden abisuen kopurua txiki­tu egiten du, nabarmen.

Euskararen garrantzia 
Bertakok duen beste balio ga­rrantzitsu bat euskararen era­bilera da. Lehen momen­tutik euskaraz jarduten dute: aurre­kontuak egiterakoak, komer­tzia­len bisitatan, administra­zio­koekin berba egiterakoan, kontratuak idazterakoan... Asko eta ondo baloratzen dute bezeroek euskararen erabilera.
Eta behin Bertako aukeratu ostean, bezeroek askatasun osoa dute nahi dutenean kon­tratua eteteko. Kontratu libre­ak egiten dituzte. Urtebete­koak. Bezeroak engainatu barik eta iraupen-konpromiso barik. 
Ia hiru urteko ibilbidean, bezero askok Bertako aukeratu dute eskaintzen dituen tari­fen­gatik. Oinarrizko kontratua hileko 80 euro ingurukoa da eta arrisku orotakoa, hileko 100ekoa. “Prezio logikoak dira. Ez da normala Euskal Herriko enpresa batzuek 160 euro kobra­tzea arrisku orotako zerbitzua­rengatik eta inguruko eskualde­etan prezio hau ia erdira jaistea, berton ditugun enpresa askok gure tarifa merkeagoak erabil­tzen dituzte. Hori bai, Euskal Herri inguruan ditugun esku­aldeetan”, diote enpresakoek.

Larrialdi zerbitzua  
Ia hiru urteko ibilbidea laburra da, baina nahikoa izan da lorpen arrakastatsuetara hel­tze­ko: bezero guztiek dute igogailuaren larrialdi sistema telefonoetara lotuta eta guz­tiek dituzte LED argiak. Argi kontsumoa murrizteko auto­ma­tikoki itzaltzen diren argi­ak, alegia.
Duela ia hiru urte sortutako enpresa izanda ere, bere zabalkundea itzela izan da beste bailara eta lurralde batzuetara.
Gipuzkoan, Arrasaten eta Anoetan biltegiak ditu Bertako enpresak. Hori horrela, ema­ten duten zerbitzua oso azka­rra da, profesionala eta gertu­koa. 
943-90 34 50 telefonoan eska daiteke informazioa eta aurrekontua. Beti ere, lehen berba euskaraz jasota. 

Hobekuntza teknologikoak igogailu zaharretan

1- Telefono zaharretako instalazioak berritzen dituzte. Hori horrela, uneoro daude kontaktuan bezeroekin. Berehalako erantzuna ematen diete abisuei eta ezustekoei.

 

2- Igogailua modernizatzeko aukera ematen dute. Aukera ematen duten maniobretan igogailuak monitorizatuta dituzte.

 

3- Igogailu zaharrak modernizatzeko eta berritzeko elektronika osoa eta motorra aldatzen dituzte. Era berean, ordaintzeko erraztasunak ematen ditu Bertakok. Igogailu batek arazo asko dituenean, ezinbestekoa da elektronika zati osoa aldatzea.

Eskaintzen ditugun zerbitzuak, hilean 100 eurotik aurrera

• 24 orduko zerbitzua abisu guztientzat

• Pieza guztiak barne, orotariko zerbitzuan

• Iraupen-konpromiso gabeko kontratua

• Larrialdi telefonoa doan, instalazio guztietan

• Bakarrik itzaltzen diren LED argien instalazioa doan

• Efizientzia energetikoan oinarritutako ikuskapena

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!