2017/12/18
  • albistea//BERDINTASUN SAILA

    Haurdunaldi subrogatuari buruz, bi saio

  • Hurrengo astean izango da aurreneko saioa, hilaren 13an; bigarrena, aldiz, hilaren 20an izango da. Arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara eskainiko da, Biterin. Aurretik izena ematea beharrezkoa da.

  • HERNANI
    2017/12/07 00:00 Osteguna
  • Haurdunaldi subrogatuaren  gaia pil pilean dabil azkeneko urteetan; eta horregatik, gaiari helduko dio Berdintasun Sai­lak, Jabetze Eskolen neguko programaren barruan. Horre­tarako, bi saio antolatu dituzte, datozen hilaren 13an eta 20an egingo direnak. 
    Itziar Alkorta eta Maite Asensioren eskutik landuko da gaia, bi egunetan zehar, arra­tsal­deko 18:00etatik 20:00e­tara bitarte, Biterin. 

    Izenematea, Berdintasun Sailean
    Nahiz eta saioa debaldekoa izan, aurretik izena eman be­har­ko da, Berdintasun Sailean. Telefonoz egin daiteke izene­matea, 943 33 70 17 zenbakian.

    Helburua, bikoitza
    Saio hauen helburua bikoitza da: fenomeno honetara ger­turatzea, bata; eta bestea, ema­kumeen arteko hausnar­keta feminista sustatzea.

Iragarki merkeak

  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • ETXEKO KONPONKETAK egiten dira; iturgintza, elektrizitatea, pintura, berogailuak, persianak... Seriotasuna.

    Telefonoa: 616886660