2017/12/18
  • albistea//HERNANI ERROTZEN

    ‘Ezagutu Hernani’, hirugarrenez

  • Abenduaren 15era arte izango dute aukera herritarrek, lehiaketan parte hartzeko: Kronikan, Biterin, Rioja Tabernan eta Urbieta Kopiaken.

  • HERNANI
    2017/12/07 00:00 Osteguna
  • Aurten ere, Ezagutu Hernani lehiaketa jarri du martxan Hernani Errotzenek, gaur ha­si eta aben­duaren 15era arte.
    Zehazki, hiru galdera plan­­­­teatu dituzte, eta zuzen as­ma­­tzen dituztenen artean, Donostia 1813 dokumentalaren DVDaren 100 ale banatuko dituzte, abenduaren 16an ja­rri­ko duten zitan.
    Parte hartzeko, nahikoa da papereko edizioko albistearekin doan fitxa bete, moztu, eta toki hauetan dauden ku­txetako batean uztea: Rioja taberna, Urbieta Kopiak, Biteri eta Kronika.
    Horrez gain, emailez ere erantzun daitezke galderak, herriaerrotzen@gmail.com helbidearen bidez.
    Ez egin iruzkinik albiste honetan, bestela gainontzekoek ere ikusiko dituzte erantzunak!

    Hiru galdera: asmatuko?
    Hauexek dira, erantzun beharreko hiru galderak:
    1.- Nortzuk jaurti zuten Udaletxea suntsitu zuen kanoikada? Karlistek ala liberalek?
    2.- Zer da Oriamendi?
    a) Mendi bat.
    b) Kanta edo ereserki bat.
    c) Oria ibaiaren 
    itsasoratzea.
    3.- Hernaniko zein kaleko zein etxeri esaten zaio Victor Hugo idazlearen etxea?

Iragarki merkeak

  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • ETXEKO KONPONKETAK egiten dira; iturgintza, elektrizitatea, pintura, berogailuak, persianak... Seriotasuna.

    Telefonoa: 616886660