2017/12/18
  • albistea//DURANGOKO AZOKA

    Beste bi eskaintza ere, Hernanitik Durangora

  • Hernanin egoitza duen Aztarna argitaletxeak ere jarri zuen postua atzo Durangoko Azokan. Urko Apaolaza kazetari hernaniarraren ‘Zuloan’ bere argitalpen berria eskuratu ahal izango da, aurrenekoz.

  • HERNANI
    2017/12/07 00:00 Osteguna
  • atzo ireki zituen ateak Du­ran­goko Azokak, euskal liburu eta disken azokak, alegia. Bertan, Dobera Euskara Elkar­teak eta Hernani Errotzenek bere tartetxoa izango zutela jakinarazi zuen atzo Kronikak, baina ez dira hernaniar ba­ka­rrak izango. Izan ere, postua jarri du, baita ere, Hernanin egoitza duen Az­tar­na Argi­taletxeak, eta bertan eskuratu ahal izango da aurrenekoz, baita ere, Urko Apaolaza ka­zetari herna­niarraren libu­ru berria: Zuloan.

    Diska berria, Aztarnak
    Atzo inauguratutako azokako stand gehienen antzera, diska berriarekin joan da Aztarna argitaletxera Landako gunera. Alboka taldearen lan berria da, hain zuzen, Lurra, Ur, Haize izenburupean ekoiztutakoa. Alan Griffinen eta Joxan Goiko­etxearen gidaritzepean, 17 kan­tu berrirekin osatutako diska da, gonbidatu bereziekin egin­ dutena: Gatibuko Alex Sardui, Petti, Ken Zazpiko Eñaut Elo­rrieta, Mikel Urdan­garin, Amets Arzallus...

    AHTaren inguruan, Apaolaza
    Urko Apaolazak, aldiz, kazeta­ritza lan osatua aurkeztu du Zuloan argitalpenean. Bertan jasotzen du, «AHT eta lan-esplotazioan barrena egindako bidaia baten kronika». Urtebe­teko kazetaritza-lana da, eta eskuratu nahi duenak, Argia­ren standean aurkituko du, Ba­rrenkale 1-2-3 zenbakietan.

  • ARGAZKIAK

Iragarki merkeak

  • ETXEKO KONPONKETAK egiten dira; iturgintza, elektrizitatea, pintura, berogailuak, persianak... Seriotasuna.

    Telefonoa: 616886660


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894