2017/12/18
  • albistea//ORONA

    Eskoziako eraikinik onenaren mugikortasuna, Oronaren esku

  • Carnegie Library & Galleries eraikina da sariduna, eta Hernaniko Orona da haren mugikortasun-hornitzailea; hiru makina desberdin instalatu ditu.

  • HERNANI
    2017/12/07 00:00 Osteguna
  • Carnegie Library & Galleries eraikina aukeratu berri dute Eskoziako eraikinik onena,  arkitekturari dagokionean. Proiektu horretan hain zuzen, lagundu du Orona enpresa hernaniarrak, bere filialaren bidez bertan instalatu baititu hiru gailu: «zehazki, konpainiaren britainiar dibisioak Orona 3G 2018 igogailu bat instalatu zuen, 33 pertsonako edukiera duena; Orona 3G 2015 modelo bat, 13 bidaiari eraman ditzakeena; eta Orona C2000 plataforma jasotzaile bat», azaldu du konpainiak prentsa-ohar bidez.
    Diotenez, Eskoziako Dun­fer­mline hirian kokatuta da­goen erakina, duela hilabete batzuk besterik ez zuten ireki, hiru urteko obra-lana burutu ondoren. Lan hori Richard Murphy Architects estudioak egin zuen, eta beraiei esker hartu zuen parte Oronak proiektuan: «Oronaren zerbi­tzuak erabili zituen igogailuetan diseinu erakargarri bat lortzeko, liburutegiaren estilo modernora egokitua; eta, aldi berean, iraunkortasun-betebeharrak betetzeko».

    Finalera, beste hamabi proiekturekin
    Azaldu dutenez, Carnegie Li­brary & Galleries eraikina, bes­te hamabi proiekturekin pa­sa zen finalera; horien artean zegoen, adibidez, City of Glas­gow Collegeko kanpusa.

    Pozgarria, Oronarentzat
    Pozik hartu du berria Oronak; izan ere, «balio arkitektoniko haundiko proiektuetan parte hartzea eta bere eskaintzaren bidez obra bakoitzaren helburu eta ezaugarrietara egoki­tzen diren askotariko soluzioak ematea» da helburua.

Iragarki merkeak

  • ETXEKO KONPONKETAK egiten dira; iturgintza, elektrizitatea, pintura, berogailuak, persianak... Seriotasuna.

    Telefonoa: 616886660


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894